Udondoko aspaldiko argazkia

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkian gure herriko Udondo auzoaren aspaldiko argazkia, duela zenbait hamarkadetakoa, dakarkizuegu. Edo ez hain aspaldikoa. Bai, behintzat, hor berdegunea zegoen garaikoa, egungo parkina egiteke zegoenekoa. Udondoko Bulebarra ere proiektua baino ez zen, eta Luis Bilbao Libano kaleko errotonda eta inguruko etxeak ere, izatekotan, planotetan zeuden.

Egon bazeuden ikaztegia, orduko etxe zaharrak (batzuk oraindik zutik gaur egun) eta bere landagunea, zuhaitzez beterikoa. Atzean, eskumaldean, Astrabudua ere ikus daiteke.

Geroago etorri ziren aldaketa guztiak: parkina, Udondoko Bulebarra, errotonda eta Kandelazubieta auzoko errepide perimetrala, eta Luis Bilbao Libano kalearen garapena. Aldaketa asko eta orduan zenaren gauza gutxi gordetzen duen auzoa. Eta bere etorkizunaz hausanartu behar duena.

 

 

 

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude