Zer berri? :: “Gaur galtzea tokatzen da”, Gotzon Hermosillaren azken narrazio-liburua

Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela –batez ere– ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.


Laburrean

Izenburua  Gaur galtzea tokatzen da

Egilea  Gotzon Hermosilla

Argitaletxea  Elkar

Zenbatekoa  12,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  117 orri

Argitalpen urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  9788490278581

Liburuaren aurkezpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude