“Lurraren bidean” dokumentalaren aurkezpena

Ostegunean, otsailak 1, “Lurraren bidean” dokumentala proiektatuko dute Kultur Leioan. Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ibaizabal Mendebaldea kultur elkarteak eta EHU/UPV-k sorturiko dokumentala da, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala, Otxoa de Barandika Fundazioa eta EITBren kolaborazioarekin. Bertan, era dibulgatibo batean, Euskal Herriko arroketan idatzitako istorioak kontatuko dizkigute, ikuspegi geologiko batetik, gure herriaren historia geologikoa ezagutu nahian. Ekitaldian dokumentalaren aurkezpena eta hitzaldia izango dira.

Gonbidapenak asteleheneik jaso ahal izan dira Kultur Leioako txarteldegian (9:00-21:00 h), pertsona bakoitzeko bi gehienez. Gonbidapen bakoitzarekin, dokumentalaren doako ale bat jasotzeko “txartel” bat banatuko da, egunean trukatzeko.

Lurraren bidean

Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betirako egongo direla, aldaezin. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan errotu dira, tinko. Egun zuhaitzez, eremu landatuz eta herriz betetako lurralde hauek iragan batean dinosauroak bazkatzen zuten ibai sareak, deltak eta arrezifez inguratutako Itsaso tropikalak izan ziren. Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz, istorio zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.

Historio hauek “Lurraren bidean” dokumentalean ezagutu ahalko ditugu, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ibaizabal Mendebalde kultura elkarteak sortutakoa, UPV-EHU-rekin batera. Honen aurkezpena eta ondorengo hitzaldia otsailaren 1ean, arratsaldeko 19:00tatik aurrera izango da Kultur Leioan, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, Leioako Udalaren babesarekin batera.


Laburrean

Izenburua  Lurraren bidean

Ekoizpena  Aranzadi Zientzia Elkartea eta Ibaizabal Elkartea

Babesleak  Leioako Udala, Otxoa de Barandika Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, EITB

Edukiaren koordinaketa zientifikoa  Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)

Iraupena  60 minutu

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma

Eguna  Otsailak 1

Ordua  19:00etan

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude