Zer berri? :: “Aukera berriak”, ETS-ren disko berria

Aukera Berriak (2019) En Tol Sarmientoren azken lana da. 2017.urtean Ametsetan Dokumentala/Zuzenekoaren ondorioz taldeak aldaketa iragarri zuen eta azken proiektu honekin gauzatu dute.

Aukera berriak lan serioa, exigentea, modernoa eta heldua da. Aurrekoekin konparatuz salto kualitatibo bat nabaritzen da, izan ere, produktore batekin lantzen duten lehenengo diskoa da. Hori dela eta, bai musikan, bai letran, detailerik txikiena ezin hobeto zainduta egoteaz gain, taldea estilo berriak probatzera ausartu egin da.

Diskoaren kontzeptu nagusia hurrengoa da; inoiz ez da berandu bide berriak probatzeko eta bizitzan aukera berriak sortzeko.

Diskoa, abesti bakoitzari egokitutako argazki kontzeptual batekin aurkezten da, maila musikala gainditzen duen emaitza artistiko bat lortuz.

Laburrean

Izenburua  Aukera Berriak

Egileak  En Trol Sarmiento (ETS)

Diskoetxea  Baga-Biga Musika Ideiak

Salneurria  14 € (CD) / 7,92 (MP3)

Formatoa  CD / MP3

Hizkuntza  Euskera

Argitarapen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

Diskoaren bideoklipa

Creative Commons  BY-SA 4.0. Kultur Shareak ekoitzia

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude