Zer berri? :: “Izurritearen gorabeherak”, Bonberenea Txarangaren disko berria

Izurritearen gorabeherak. Hauxe dugu Bonberenea Txarangaren lan berriaren izena. Pandemiaren ondorio (positibo) zuzena da honakoa. Konfinamenduak eragindako  hausnarketak txaranga bere sustraietatik tiratzera eraman du nor den eta nondik datorren jakin nahian. Eta horra hor emaitza, 8 kantuz osaturiko lana, euskal talde nahiz talde internazional esanguratsuenen kantuen moldaketez osatua. Negu Gorriak, Sorotan Bele, Sex Pistols, Nirvana,… orotariko estiloak prestatu dituzte kideek Bonbereneako sukaldean Karlos Osinaga chef-aren gidaritzapean. Honekin batera, Gorka Otamendi, Zigor Sagarna eta Ander Agirrezabalaren laguntza ukaezinak taldearen moldaketen eta ahotsen presentziari indarra gehitu diete, sukaldatutako menuari azken ukitu berezia emateko. Txertorik eraginkorrena, beraz, badakigu non dagoen.


Izurritearen gorabeherak diskoaren azala I Irudia: Bonberoenea

Laburrean

Izenburua  Izurritearen gorabeherak

Egileak  Bonberenea Txaranga

Diskoetxea  Bonberenea Ekintzak

Zenbatekoa  15,00 €

Formatua  LP/CD

HIZKUNTZA  Bat ere ez

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright


Izurritearen gorabeherak diskoaren Marikruzen korridoa kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude