Iparragirre Etorbideko saltoki baten sutean 12 pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik

Sutea arratsaldeko 19:40ean piztu da Iparragirre Etorbideko 24. zenbakiaren ondoko denda batetan, eta berehala gerturatu dira suhiltzaileak piztu den sua amatatzeko. Laster lortu dute hori eta horren ondoren suhiltzaileak kaltetutako lokala eta atalondoak aireratzen aritu dira.

SOS Deiak azaldu duenez, 12 pertsona eraman behar izan dituzte ospitale desberdinetara kea arnasteagatik: 6 pertsona Gurutzetako Ospitalera, 3 Urdulizekora eta beste 3 Basutroko Ospitalera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude