Euri mardula eta guzti, emakumeenganako indarkeria salatu zuten Leioan atzo

Egun osoan zehar euria egin bazuen ere eguerdian eta gauean kontzentrazioak eta manifestazioak antolatu ziren emakumeenganako indarkeria matxista errefusatzeko.

Eguna eguerdiko ohiko kontzentrazioarekin hasi zen. Ohi denez, Udalak deitutako kontzentrazioan, ikastetxe ezberdinetako (Txomin Aresti, Ama Mesedeetakoak, Barandiaren Institutokoak –norberak bere pankartarekin–…).

Ekitaldian, Udalaren ohiko Adierazpen instituzionala entzun zen aldez aurretik egindako grabazio baten bitartez.

Pankarta instituzionalean, Iban Rodríguez EAJ/PNVren alkatea buru, PSE eta Elkarrekin Leioa talde politikoen gizonezko eta emakumezko zinegotziak bildu ziren. Aurtengoan, EH Bilduko zinegotziak bertaratutakoen artean geratu ziren, Eguzkiñe Agirre zinegotziak pankartan soilik emakumeak egoteko proposatu baitzuen baina, agerian denez, ez zelako onartu.

105 pertsona arratsaldean egindakoetan

Arratsaldeko 19:30ean Sutea Leioako Gazte Mugimendu Feministaren hitzordua izan zen. Euriak gogor ari zuenez, Avanzadaren piruliaren ondoan egin beharrean, Bulebarraren zati estalian burutu zen deitutako kontzentrazioa, bertan taldearen adierazpena irakurri zutelarik.

Horren ostean, Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano kaleetan zehar ibili ziren 65 pertsona, Gora borroka feminista, Erasorik ez, erantzunik gabe eta beste aldarrikapen ohiukatuz, bukaera hasierako puntuan izan zelarik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude