Gaur hasi da Udatxiki 2021en izena emateko epea, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat

Datorren uztailean Udatxiki Haur Hezkuntzako haurrentzako programa ludiko-hezitzailea itzuliko da. Programa hau 2015., 2016., 2017. eta 2018. urteetan jaio eta Leioan erroldatuta daudenentzat zuzenduta dago. Hamabostaldi edo hilabete osoka inskribatu ahal izango dira. Izena emateko epea gaurtik ekainaren 8ra izango da zabalik.

Helburua “udalerriko familiei laguntzea familia eta lana bateragarri egiten, eta txikienei ikasturtearen osagarri den hezkuntza ematea” da”, Udalak dioenez.

Programa Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinuetako ikastetxe publikoetan garatuko da, 94 plaza zentro bakoitzeko. Hiru zentroak markatu beharko dira, lehentasun-ordenaren arabera: 1, 2 edo 3. Interesa duten familia guztientzako plazak egongo dira, baina ezin izango da gainditu ikastetxe bakoitzak markatutako edukiera-kopurua; beraz, plazak inskripzio-ordena zorrotzean esleituko dira; markatutako lehen aukeran plazarik lortzen ez duenari bigarren aukera gisa markatutakoa eskainiko zaio.

Jarduerak 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira programatuta, eta aukera egongo da 08:00etatik 09:00etara haurtzaindegi-zerbitzua erabiltzeko, tasaren barruan dagoen zerbitzua, eta 14:00etatik 16:00etara otorduak eta lo-kuluxka zaintzeko zerbitzua. Horretarako, familiek bazkaria termo batean ekarri beharko dute eta ezingo dituzte haurrak 15:45ak baino lehen jaso. Zerbitzu horrek ez du aparteko preziorik izango.

Matrikulaldia zabalik

Matrikula epea gaurtik ekainaren 8ra arte izango da, biak barne. Izen-ematea egoitza elektronikoaren bidez egingo da, edo aurrez aurre, herritarrentzako arreta-zerbitzuetan (SAC01 edo SAC02); bi kasuetan, betetako inskripzio-orria aurkeztu beharko da, eta, hala badagokio, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) jasotzailearen ziurtagiria. Inskripzio-orrian banku-kontuaren zenbaki bat eman beharko da, eta horri dagokion tasa ekainaren 17tik aurrera pasatuko zaio; era berean, inskripzio-orriaren amaieran, COVID-19 pandemia-egoeragatik beharrezkoak diren arriskuen eta prebentzio-neurrien gaineko erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko da. Ez da errolda-ziurtagiria entregatu behar; Udalak berak egiaztatuko du.

Udatxiki programari buruzko informazio edo zalantza gehiago nahi izanez gero, Udal Hezkuntza Sailaren bulegora jo behar da.

Udatxiki 2021 tarifak

Honako hauek dira Udatxikiren tarifak:

  • Ohikoa, hilabete osoa,  145,58 euro.
  • Arrunta, hamabostaldi bat, 72,79 euro.
  • Ohikoa bi anai-arreba hilabete osoan, anai-arreba bakoitzeko 131,03 euro.
  • Arrunta bi anai-arrebak hamabost bat anai-arreba bakoitzeko 65,51 euro.
  • DSBE – Hilabete osoa 72,79 euro.
  • RGI- hamabostaldia 36,40 euro.
  • RGI- bi anai-arreba hilabete osoan, anai-arreba bakoitzeko 65,51 euro
  • RGI- bi anai-arreba hamabost bat anai-arreba bakoitzeko 32,76 euro
  • Eguerdiko zerbitzua: bazkaldu eta siesta hilabete osoa 70,77 euro
  • Eguerdiko zerbitzua: bazkaria eta siesta hamabostaldian 35,39 euro

Info + 

Udal hezkuntza saila  Kultur Leioa, 4. solairua I Telefonoz  94 607 25 76

Izen ematea  Leioa zabalik  

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude