Gure Esku Dagoren igandeko giza-katean parte hartzera deitu du LABek

Gure Esku Dagok giza katea egingo du, ekainaren 10ean igandean Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuz, “Eman eskua etorkiZUnari” lemarekin.

LABek adierazi duenez, sindikatuaren ordezkaritza zabal batek parte hartuko du deialdian eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Donostian izango da. Era berean, LABek “dei egiten die langileei ekimenean parte hartu eta erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokan inplikatzeko”.

LABentzat “oso garrantzitsua da euskal herritarrok, herri gisa, nazio gisa, gure etorkizuna erabaki ahal izatea, eta horren alde egiten ari gara, erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubide demokratikoa baita. Gure ustez, erabakitzeko eskubidea behar dugu egoera laboral eta soziala errotik aldatzeko. Langileok erabaki, herriak erabaki, gure etorkizunaren jabe izateko”.

Sindikatu abertzalearen iritziz “erabaki, bizi proiektu duin eta askea edukitzeko eskubidea bermatzeko, langileoi dagozkigun gaietan parte hartu eta erabakitzeko aukera izan behar dugu. Lan harremanak, babes soziala, eredu sozial eta ekonomikoa eta demokraziaren inguruan erabaki nahi dugu, lan duina bermatuko duen Euskal Herriko langileen estatutua eratzeko, lan harremanetarako esparru propioa egituratzeko, besteak beste”.

Sortu: Igandean, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzera

“Igandean milaka euskal herritarrek elkarri eskutik helduko diegu erabakitzeko eskubidea irmo aldarrikatzeko”, esan du Sortuk argitara emandako oharrean.”Azken urteetako mobilizazio garrantzitsuenetako bat izango da zalantzarik gabe, jendetzak Gasteizko Parlamenturaino eramango baitu erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena”, ezker abertzalearen alderdiaren ustez.

Sortuk argh dauka: “Hemen geuk hartu nahi ditugu geure bizitzei eragiten dieten erabaki guztiak, izan estatus politikoari buruzkoak, izan pentsioei buruzkoak, izan lan-harremanei buruzkoak, izan taberna bateko liskarrei buruzkoak. Guztiak. Demokratikoki hartu nahi ditugu, burujabetzaz, beste inoren injerentziarik eta betorik gabe”.

Alberdi ezertiarraren arabera, “igandetik aurrera, inork ezin izango du beste alde batera begiratu. Euskal jendartean indarra hartzen ari den aldarri honi lehenbailehen irtenbidea ematea espero dugu. Ez dago aitzakiarik; demokrazia kontua baino ez da, justizia kontua baino ez”, dionee.


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude