Udalak hiru abiadiura-radar finko jarri ditu udalerrian

Udalak “udalerriko zirkulazioaren abiadura muga errespeta dadin” neurri berriak hartu ditu . Hori dela eta, radar mugikorraz gain, hiru radar finko jarri ditu dagoeneko Iparragirre kalean (udalerrirako sarrera Bilbotik), kale berean baina Bilborako norabidean (kontserbatorioa baino lehen) eta Luis Bilbao Libano kalean.

Neurri horien helburua, udalak dioenez, “udalerriko trafikoaren abiadura murriztea da, eta Leioako kaleetan ezarritako gehieneko abiadura errespetatzea, 30 kilometro ordukoa baita”. Radar finkoak kokatzeko aukeratutako hiru puntuak “trafiko handikoak dira non ez den errespetatzen abiadura-muga; gainera, ikastetxe hurbilak dituzte”, adierazi du udalak.

Bestalde, udalak gogoratzen du “Leioako hiri-bideko abiadura-muga 30 km/h-koa dela, eta horrek 100 eta 600 euro arteko isunak dakarrela, baita gidabaimenean 6 puntu artekoak ere”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude