Haurrentzako uretako puzgarriak Torresoloko igerilekuetan

Jarduera hau asteburu honetan izango da, eta bainu-denboraldia amaituko da horrela

Torresoloko aire zabaleko igerilekuetan aurtengo bainu-denboraldia ixteko – irailaren 15era bitartean egongo dira zabalik–, haurrentzako uretako puzgarriak jarriko dira larunbatean, irailaren 10ean, eta igandean, irailaren 11n. Puzgarrietan ibiltzeko asteburuko ordutegia hau izango da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Puzgarriez doan gozatu ahal izango da, baina, horiek erabiltzeko, ezinbestekoa da umeek igeri egiten jakitea. Jarduera honetara sartzeko gutxieneko adina 4 urte da (12 urtetik beherakoek lagunduta egon beharko dute).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude