Pinuetako ludotekak berriro irekiko ditu ateak

Zerbitzua astelehenetik ostegunera emango da, arratsaldez

Pinuetako ludotekak berriro irekiko ditu ateak irailaren 12an, murrizketarik gabe eta pandemia aurreko normaltasunera itzuliz.

Ludoteka zerbitzua arratsaldez emango da astelehenetik ostegunera, 17:30etik 19:30era, eta, ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.

Izena emateko, neska-mutikoak lehen aldiz eramatean Pinuetako ludotekan bertan eskuratu ahal izango den formulario bat bete behar da.

Ludotekan bertan ez ezik, jarduerei eta tailerrei buruzko informazio guztia Ludotekaren  blogean ere eskuratu ahal izango da.


Info +

Ludotekaren inguruko informazioa Pinuetako Ludotekaren bloga 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude