120 lagun batu dira GED Leioak deitutako elkarretaratzean

Astearte arratsaldez, 19:00etik 19:30etara 120 leioaztar batu ziren Boulevardean Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart, Catalunyako Batzar Nazionalaren eta Omnium Culturalen eledun kartzelatuekin elkartasunean Gure Esku Dago Leioa ekimenak deitutako konzentrazioan.

Euripean burutu zuten konzentrazioa eta, bukatzeko, GED Leioaren Lurtxu Ormaza eledunak Gure Esku Dagok Euskal Herriko herri guztietan konzentrazioak deitzeko zabaldutako prentsa-oharra irakurri zuen. Bertan, elkartasuna adierazteaz gain -“Jordi eta Jordi, behin ere ez zaizue gure babesa faltako” adierazi dute GED ekimenekoek-, Estatu espainiarraren jarrera errepresiboa gaitzetsi dute.

Irakurritako Gure Esku Dagoren komunikatua entzuteko, eta konzentrazioaren irudiak ikusteko, hona hemen bideo labur bat.

Eguna bukatzeko bazegoen ere sare sozialetatik zabaldutako kazerolada bat egiteko deia baina, gaurkoan, norberaren etxetik edo aurkitzen zen lekutik burutzeko, gaueko 22:00etan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude