Antzerkia :: ‘Redondo’, Kultur Leioan, gaur

Antzerki familiarra
Caramuxo Teatro (Galizia)

‘Redondo’ formekin jostatzen den ikuskizun bat da. Round jauna liluratu egiten dute gauza biribil guztiek, zirkunferentzia forma duten objekturik bitxienek. Egun batean, bere etengabeko bilaketa-lanean, barnean istorio harrigarriak gortzen dituen esfera ikusgarri eta harrigarri bat aurkitzen du.

Proposamen bisual bat, ia berbarik gabea da ‘Redondo’, familian gozatzeko.

Caramuxo Teatroa Juan Rodríguez-ek eta Laura Sarasolak osatutako haur eta familientzako antzerki konpainia dugu. Konpainia 2003an sortu zen A Coruñan. Harrezkero, haien produkzioa hazi baino ez da egin. Hasieratik bertatik era askotako teknika nahasten dituzte –egile-antzerkia, txotxongiloak, dantza…– hezkuntzako bere esperientzietatik abiatuta ekoiztutako testuekin. Estetika zaindu batek eta musika aukera egoki batek poesiaz betetako emaitza hunkigarri eta ikusgarria eman dute. Haien emanaldiek aisialdia familia osoak batera betetzeko aukera ematen dute.


Laburrean

Dramaturgia  Laura Sarasola, Juan Rodríguez

Zuzendaritza  Laura Sarasola

Antzezlea  Juan Rodríguez

Argiztapena eta soinua  Suso Jalda

Eszenografia  El Tigre de Papel, Caramuxo Teatro

Atrezzoa eta jantziak  Caramuxo Teatro

Iraupena  30′

Ikuslegoa  0-3 urte

Hizkuntza  Gaztelania

Leku kopuru mugatua  100 lagun

Lekua  Auditorium (eszenatokia)

Eguna  Azaroaren 24an

Ordua  17:00etan, 18:00etan

Sarrera  3-5 €



Info +

Caramuxo Teatro

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude