Asteazkenean jarriko da martxan LejoanBusa

Asteazkenetik aurrera LejoanBusa udal zerbitzua prest izango da leioaztar guztientzat. Gainera, lehenengoko asteetan zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat.

LejoanBusa martxan jartzen da eta, gainera, hasierako eskaintzan aurreikusita ez ziren eta oposizioko alderdiek defendatutako hobekuntzak gehitu dira, asteburuetako Gautxoria aldarrikatu duen EH Bildurena kasu edo  maiztasuna. Lehenengo linean maiztasuna 20 minututara jaitsi da, gainontzeko lineatan 30 minututakoa izanik.

Lehenengo lineak Areetako anbulatoritik abiatuta, Metro Lamiako, Txopoeta, Metro Leioa, Luis Bilbao Libano, Iturribide, Ikea, Donibane San Juan, Kultur Leioa, Aldekoena, Institutoa, Sarriena, Artatzagana, San Bartolomé, Joaquín Achúcarro, Basaez, Artatza, Iparragirre, Bulebarra, Luis Bilbao Libano, Metro Leioa, Txopoeta, Metro Lamiako, Areetako Anbulategia ibilbidea egingo du. Lanegunetan goizeko 7:00etatik 22:20ra arteko zerbitzua emango du, 20 minuturik behin. Larunbatetan goizez ibiliko da, 9:00etatik 15:20ra arte, 20 minuturik behin.

Bigarren lerroak Txorierri auzotik abiatuko da eta Independentzia, Torresolo, Iparragirre, Bulebarra, Luis Bilbao Libano, Metro Leioa, Txopoeta, Metro Lamiako, Areetako Anbulategia, Pinueta, Pinosolo, Iparragirre, Bulebarra, Torresolo, Independentzia eta Txorierri ibilbidea egingo du. Lanegunetan 7:00etatik 22:30era arteko zerbitzua emango du, 30 minuturik behin. Larunbatetan, goizeko 9:00etatik 15:30era arte ibiliko da, 30 minuturik behin.

Azkenik, 3. lineak Metro Leioatik abiatuta Luis Bilbao Libano, Iturribide, Ikea, Donibane San Juan, Kultur Leioa, Aldekoena, Sarriena, Artatzagana, San Bartolomé, Joaquín Achúcarro, Basaez, Artatza, Torresolo, Independentzia, Txorierri, Iparragirre, Bulebarra, Luis Bilbao Libano eta Metro Leioa ibilbidea egingo du. Lerro honek labrunbat arratsaldeetan eta igande eta jaiegunetan eta Gautxori zerbitzua emango du. Larunbat arratsaldeetan 17:30etik 22:00etara artituko da, 30 minuturik behin. Igande eta jaiegunetan 11:30etik 15:00etara eta 1/:00etatik 22:00etara ibiliko da, 30 minuturik behin. Horrezaz gain, ostiral eta larunbat gauetan Gautxori zerbitzua eskainiko du honek. Ostiraletan 22:40etik 02:35era arte eta larunbatetan 22:45etik 4:05era arte, kasu bietan 30 minuturik behin.

Doakoa izango den froga egun hauek pasa eta gero joanaldiko txartela euro 1 izango da, Barik diru-txartelarekin 0,65 euro, eta 65 urte baino gehiago dutenentzat edota desgaitasuna frogatzen dituzten pertsonentzat 0,35 euro.

Zerbitzuarekin batera LejoanBusa aplikazioa izango da erabilgarri, autobusa unean-unean non dagoen eta zenbat denbora itxaron behar den jakiteko tresna.

Datorren egunetan jartzeko falta diren markesinak jartzen joango dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude