EH Bilduk Europarako hautagaia hautatzeko epea zabalik du bihar arte

EH Bilduren Europako Parlamenturako zerrendaburua izateko bi hautagai aurkeztu dira, Josu Juaristi eta Lorena López de Lacalle, talde soberanistak ezagutarazi duenez. Hori dela eta, nor izango den EH Bilduren hautagaia hautatzeko barne kanpaina burutu da azken egunotan eta, besteak beste, iragan ostegunean, hautagai bien arteko eztabaida burutu zen. Talde soberanistak, izandako eztabaida ikusgai jarri du YouTuben. https://youtu.be/nkNqqVPmJmE

Kanpaina bukatuta, atzotik, azaroak 23, bihar arte (azaroak 25), 23:59ak arte, bozka emateko epea dute EH Bildun izena emanda dauden guztiek, talde abertzaleak aditzera eman duenez. «Bozka telematikoa erabili daiteke (elkarrekin.ehbildu.eus atarian) edo presentzialki egin ahal izango da. Leioako kasuan, bihar, azaroak 25, bozka eman ahal izango da, goizeko 11:00etatik 12:30etara Kurkudi Tabernan» esan dute ezkerreko talde soberanistaren iturriek.


Info +

EH Bilduren hautagai bien arteko eztabaida  https://youtu.be/nkNqqVPmJmE

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude