EH Bilduren Batzarra Sakoneta polikiroldegiko batzar-aretoan

EH Bildu Leioako Bilgunea batuko da bihar, martxoaren 21ean, osteguna, Sakoneta kiroldegiko batzar-aretoan.

Bilera arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta bertan, datozen Udal hauteskundeak eta Espainiako hauteskundeak izango dira nagusiki jorratuko diren gaiak.

Biharko bileran ezagutaraziko da, besteak beste, EH Bildu Leioako Mahaiak bere kidegoari proposatu dion maiatzean izango diren udal hauteskundeetan, Jokin Ugarte alkategaiarekin batera joango diren gainontzeko kideen zerrenda.

Bileran, bestalde, bilkideek EH Bilduk hauteskunde ezberdinetarako erabiliko duen estrategiaz eta ildo nagusiez hitz egingo dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude