Ekinnet saio berria izango da ostegunean Leioako ekintzaileei zuzendutakoa

Behargintza Leioak Ekinnet saio berria antolatu du datorren ostegunerako, hilaren 28an, Leioako Coworking Welink zentroan (Landabarri bidea 1, 1. pisua, 103 departamentua), goizeko 8:30etik aurrera. Bertaratzen diren pertsona ekintzaileek teknika berri bat ikasiko dute, co-branding izenagatik ezaguna eta enpresen arteko lankidetzari esker bezeroak elkartrukatzeari dagokiona.

Saioa Lur Estudioko Jone Belausteguigoitiaren eskutik gidatuta egongo da. Enpresa handiek erabiltzen duten teknika azalduko du bertan, honen bitartez enpresen arteko aliantzei esker batetik bestera bezero berriak irabazten saiatzen dira. Co-branding izenagatik ezaguna den teknika hau Leioako enpresetan erabiltzeko asmoz antolatu da saio hau, alboko udalerrietako enpresekin bezeroak elkartrukatzeko.

Izena emateak eta informazioa Behargintza Leioan eskatu behar da behargintza.ekintzaile@leioa.net mail honen bitartez.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude