Eskumaldeko bidegorriaren aldeko XV. Bizikleta Martxa

Hurrengo urriaren 27an burutuko da XV. Bilbotik Itsasora Martxa.

Bizikleta Martxa hau Biziz bizi erakundeak antolatzen du helburu zehatzarekin: eskumaldeko BI 711 errepidean zehar bizikleta bide segurua eskatzea.

Irteera, ohi den bezala, Foru Aldundiaren aurretik izango da, larunbataren goizeko 11:00etan, eta Bilbo zeharkatu ondoren Erandiorako bidea hartuko du, ondoren Leioatik igaroz. Hemendik Getxoko Xake Plazaraino jarraituko du, bertan bukatuko delarik.


Bilbo-Getxo bizikleta martxaren XIV. edizioaren bideoa

XIV. bizikleta martxa  https://bit.ly/2Qzh26Y

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude