Ikastetxeen aurrematrikula errazagoa izango da Leioako 553 familientzat

Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte ikastetxeetako 2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio garaia izango da, eta sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz Leioako Udalak errolda agiriak bidaliko dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarrei, guztira 553 familiei.

Ekintza honekin herritarrei erraztasunak eman nahi dizkie Leioako Udalak, kasu honetan aurrematrikulazioa egin behar duten umeen gurasoei. Errolda agiria derrigorrezkoa da aurrematrikulazioa egiteko, eta urtero hainbat guraso bulego orduetan etorri behar dira udaletxera agiri hau eskuratzeko. Beraz, gestio hau erraztea du helburu ekintza honek. Horrekin batera herriko ikastetxe publikoei buruzko informazioa ere bidali du herriko Udalak.


Info +  

Aurrematrikula_2018_Ikastetxe publikoen informazioa_Leioako Udala

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude