Leioako Egunak musika eramango du auzoetara

Datorren asteartean, urriaren 30ean, ospatuko den Leioako Eguna, musikaz beteko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera, auzoz-auzo herritarrak animatuko dituzten musika banden ikuskizunarekin, jai jardunaldia dela eta, eurekin bat egitera gonbidatuz.

Aurreikusitako ikuskizunak eta ibilbideak hauek dira:

1. Banda Kolpez Blai (Euskadi), erdialdean. Irteera Kultur Leioatik, ondoren José Ramón Aketxe plaza, Boulebarra, Elexalde eta Ikea Barri plazan jotzeko.
2. Banda Small River Prison Band (Katalunia), Lamiako inguruan ibiliko da. Irteera Erretiratuen egoitzatik Txoperarantz eta Langileriatik jaitsi Pinuetako Dolores Ibarruri plazaraino.
3. Banda Crazzy Jazzers y los Lunáticos (Euskadi), San Bartolome inguruan ibiliko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude