Inauteriak larunbatean eta asteartean ospatuko dira

Bihar Inauteriak ospatuko dira Leioan. Haur ekintzak arratsaldez izango dira Ikea Barri plazan, 17:30etatik 20:30etara, eguraldi ona eginez gero. Eguraldi txarra eginez gero, ekintza hauek Txomin Aresti ikastetxeko patioan burutuko dira.

Iragarritako programa ez da oso aberatsa, “haurrentzako ekintzak” izenburupean zehaztugabeko egitaraua agertzen baita zabaldutako kartelean zein sare sozialetan hedaturiko berrietan.

Nagusien inauteriak Ikea Barri plazan mantenduko dira, 21:30etatik aurrera. Kasu honetan, ekimen bakarra iragarrita dago: Nagusien mozorro lehiaketa.

Bestalde, datorren asteartean, otsailak 13, haurrntzako Inauteriak burutuko dira ere, goizez (11:00-14:00) zein arratsaldez (16:30-20:30). Haurren mozorro lehiaketa arratsaldeko 18:00etatik aurrera burutuko da.

Egun honetako ekintza guztiak Kandelazubietako Kiroldegian burutuko dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude