SD Leioak ezin izan du CD Vitoria garaitu baina 4 partida daramatza galdu gabe

SD Leioak 2-2 berdindu du CD Vitoriaren kontra. Luca Ferrone eta Yurrebaso izan dira golegile leioaztarrak eta Azkue eta Etxaburu arabarrak.

Jon Ander Lambea entrenatzaileak Óscar Pérezen baja zeukan zigorragatik, baina Óscar García berreskuratu du zigorra bete eta gero.

Partida hasieran hobeto ibili da CD Vitoria eta bereak izan dira lehen gol aukerak. 14. Minutuan Koldo Obietaren area barruko jaurtiketa gora joan zaio, eta 17an Etxaburuk Lararen pasea errematatu eta Iturriozek kornerrera bidali du baloia. Azkenean, 31an lortu dute saria arabarrek, erdiraketa hegaletik eta Iturriozek ezin izan du ezer egin Azkueren burukada gelditzeko. Baina SD Leioak azkar erantzun du eta hiru minutu beranduago Luca Ferronek lortu du berdinketaren gola korner baten ondorioz baloi hil bat sareratzean. Atsedenaldira heldu baino lehen Alainek txartel horia ikusi du.

Bigarren zatiko lehen aukera CD Vitoriarentzat izan da ere. 60. minutuan Julen Lópezek jaurtiketa oso gogorra egin du area kanpotik eta baloiak langan jo du. 73an Iriren jaurtiketa bat kornerrera bidali du defentsa arabarrak. Bi minutu geroago heldu da CD Vitoriaren bigarren gola. Córdobak penaltia egin dio Etxabururi, Etxaburuk berak jaurti, Iturriozek gelditu, baina aldaratzean ez du huts egin aurrelari kanpotarrak, 1-2. Erantzuna 80ean heldu da Yurrebasok Gotiren erdiraketa buruz sareratu duenean. Gotiren hamaikagarren asistentzia aurtengo ligan. Nahiz eta birritan markagailuan azpitik egon, leioaztarrek irabazteko aukerak izan dituzte azken 5 minutuetan. 85an Luca Ferronek ez du asmatu ate azpitik paseatu den baloia errematatzera, eta 93an Iriren jaurtiketa kornerrera bidali du atezainak.

Berdinketa honekin 4 dira leioaztarrek galdu gabe daramatzaten partidak. Horrela, 14 puntu dituzte eta sailkapeneko 13.ak dira, Osasuna Brekin berdinduak. Play out postuak puntu bakarrera jarraitzen dute eta beherapen postu zuzenak bi puntura. Hurrengo partida igandean, hilak 12, jokatuko dute arratsaldeko 17:00etan Real Uniónen kontra, Iruneko Stadium Gal-ean.


LABURREAN

Partidua: SD Leioa 2 – 2 CD Vitoria

Txapelketa: 2. maila II taldea

Jardunaldia:

Hasierako hamaikakoak:

S.D. Leioa: Iturrioz; Goti, Luca Ferrone, Córdoba (c), Alain (Aitor Aspas), Magdaleno; Undabarrena, Iri; Nico Baleani (Lean); Óscar García,  Yurrebaso.

C.D. Vitoria: Quique Cebriá, Branimir Cipetic, Julen López, Jon Ander Amelibia, Cristian Moreno, Alain Ribeiro, Ángel López, Julen Azkue (Jon Irazabal), Koldo Obieta, Asier Etxaburu (Xesc Regis),  Luis Lara (Iñigo Ibargoien).

GOLAK

0 – 1   Azkue (31. minutua)

1 – 1   Luca Ferrone (34. minutua)

1 – 2   Etxaburu (p) (76. minutua)

2 – 2   Yurrebaso (80. minutua)

Txartel horiak

SD Leioa: Alain, Nico Baleani

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude