Telleriako etxebizitzen zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Telleria auzoan Babes Ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 etxebizitza tasatuak alokatzeko aurkeztu diren onartutako eskarien behin-behineko zerrenda argitaratu du Udalak.

Gaurtik aurrera, zerrenda horretatik kanpo geratu direnek 10 egun naturaleko epea dute alegazioak aurkezteko. Behin epe hau igarota behin betiko zerrenda osatuko da eta zozketaren eguna finkatuko da, Udalak adierazitakoaren arabera.

Prozesu honen atzerapenak kritika ugari eragin du herritarren eta, batez ere, eskatzaileen artean. Gaurko zerrenda argitaratzearekin badirudi prozesua azkartuko dela eta, ziurrenik, uztailaren bukaerarako, etxebizitzen zozketaren emaitzak ezagutaraziko direla.

Gaur publiko egindako Dekretoaren arabera, Babes Ofizialeko 11 etxebizitzetako baten eskaera egin dute 164 leioaztarrek, Leioan lan egiten duten 7 langilek eta EAEn erroldatuta dauden 57 bizilagunek. Beste aldetik, ez dira onartuak izan, arrazoi ezberdinengatik, 20 eskaera, eta aurkeztutako 3 eskaera bertan behera geratu dira.

Etxebizitza tasatuei (hauek ere alokairuan) dagokienean, 61 leioaztarren eskariak aurkeztu dira, Leioan lan egiten duten 2 langileenak eta EAEn erroldatuta dauden 19 pertsonarenak. Beste 14 eskaera ez dira onartuak izan, eta beste eskaera bat bertan behera utzitzat hartu du Udalak gaur publiko egindako Dekretuan.


Info + 

http://www.leioa.net/uploads/n2305_16-D-1881_VPO-VTM_lista_PROV-DNI.pdf

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude