Umore Azoka 20 urte ospatuko du bere historiaren estreinaldi kopuru handienarekin

Umore Azoka, Udalak antolatutako kaleko artisten azoka, udalerriaz jabetuko da berriro ere maiatzaren 16tik 19ra, kaleko arteei eskainitako 20 urteko dedikazioa ospatuko duen programazio bereziarekin. Euskal Herritik, Estatuko eta Europako beste herrialde batzuetatik etorriko diren 46 konpainia izango dira gustu guztietarako eskaintzaren arduradunak, erabateko 19 estreinaldi, “kaleko” 3 estreinaldi eta Estatu mailako 7 aurkezpen barne direlarik.

Umore Azokaren XX. edizioaren programazioaren aurkezpena Artaza Jauregia egin zen ostiralean. Ekitaldian Mari Carmen Urbieta Leioako Alkatea eta Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea egon dira. Halaber, bertan egon da Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Diputatua Lorea Bilbao. Eusko Jaurlaritzarekin eta INAEMekin –Kultura eta Kirol Ministerioaren esku dagoen erakundea– batera, ekitaldi honen laguntzaile nagusia da Aldundia.

Urbietak azpimarratu duenez, hogeigarren urtez jarraian, Leioa “kaleko arteen hiria bilakatzen da”. Alkateak adierazi duenez, udalerriak ekitaldiarekin duen harremana jarduerak antolatzetik harago doa, eta azokaren beharrak kontuan izan dira herri garapena diseinatzeko orduan. Horrela, “Sabino Arana kale berriztatuak hainbat ikuskizun jasoko ditu, sortu berri den aisiarako gunean, eta horrek, hiri atseginagoa eta hobeto prestatua eratzeko egin dugun apustuari erantzuten dio”, esan duenaren arabera.

Amaitzeko, alkateak bertako talentuari ematen zaion laguntza aipatu du, aurten, laugarren urtez jarraian “Tokiko Eszena” ekimena eramango baita aurrera. 2019an Leioako 3 konpainiak hartuko dute parte: Leioako Musika Bandak, “A Day at the Circus, ¡Pasen y vean!” lanarekin (Musika); Fidias Fundazioak, “The Last Wimba-Dinkas” (Hiriko dantzak) ikuskizunarekin; eta Zirkun Zirko Eskolak, “Zirkun txiki ikuskizuna” (Antzerkia eta Zirkua) emanaldiarekin.

46 konpainia eta 120 emanaldi baino gehiago

Programazioari dagokionez, XX. ediziorako Batzorde Artistikoak 620 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu ditu parte hartuko duten konpainiak. Horrela, 2019ko programazioak, 120 emanaldi baino gehiagora hurbiltzeko aukera eskainiko du, horietatik 19 erabateko estreinaldiak. Bertan, antzerkia, dantza eta zirku garaikidea izango dira ardatz nagusia, baina komediarako, musikarako, magiarako, dantza bertikalerako edo ekilibrismorako lekua ere egongo da.

Sorkuntza sektorearen ikuspuntutik, Umore Azokak erreferentzia izaten jarraitzen du Euskal Herriko kaleko arteetarako. Horrela, parte hartuko duten 19 euskal konpainien artetik, 15ek orain arte ikusi gabeko ikuskizunekin egingo dute.Estreinatu behar diren lanen artean hauek daude: Ana Capilla konpainiaren “Cajita de música” (Musika eta dantza); Circo Dabitxiren “La máquina y yo” (Antzerkia eta Zirkua); Demode Quartet-en “Epa Txiki” (Antzerkia eta musika); Dikothomia Cía-ren “e.go” (Zirkua eta Antzerkia); Goitiberaren “Yijaaa!!!” (Antzerkia eta Clowna); La Glo Zirko Dantza Konpainiaren “Sacred” (Zirkua eta Dantza Bertikala); Malas Compañías Zirko Taldearen “Prozak” (Zirkua eta Clowna); Organik Dantza Antzerkiren “Sardina freskue!” (Danza eta Antzerkia); Izen bereko konpainiaren “Reportero on Fire” (Clowna eta Performancea); Salitre Teatroren “Mr. Soft. Silence, dance o no!!” (Antzerkia eta Clowna); Toni La Salen “Txontxongilo bertsolariak” (Txotxongiloak eta Performancea); Trapu Zaharraren “Turistreando” (Antzerkia); eta Zanguango Teatroren “Al otro lado” (Antzerkia).

Leioa Kantika Koralaren “Kantiketan” lana ere erabateko estreinaldia izango da. Abesbatzen musikan, umorean eta dibertsioan oinarritutako emanaldi berezia prestatu du XX Umore Azokaren programa ofizialean parte hartzeko.

Euskal ordezkaritza hauekin osatuko da: Akelar konpainiaren “Al Baker’s Saloon” (Magia eta Antzerkia); Garazi & Cíaren “Erraia” (Ekilibrismoa, zirkua eta dantza); Intujai Teatroren “Aire hemendik” (Clowna eta Antzerkia); Malicia! Cíaren “El punto de la i” (Zirkua eta Antzerkia); eta Trakamatrakaren “Matraka ma non troppo” eta “Taller Trakamatraka” (Musika eta performancea).

Euskal Herritik kanpoko 27 konpainia

Estatutik 19 konpainiak hartuko dute parte, erabateko 4 estrenaldirekin eta kaleko 3 estreinaldirekin, hauek, hain zuzen ere: Rolabolaren “Rock Circ” (Antzerkia eta Clowna); Vaivén Circoren “Esencial” (Antzerkia eta Zirkua); Nuc-en “Aigua”(Aireko dantza); El Feditoren “Oyún” (Zirkua); Jean Phillippe Kikolasen “Calor” (Txotxongiloak); Bucraá Circusen “El gran final” (Clowna); Cía Capicúaren “Koselig” (Magia); Cía Ytuquepintasen “JoJo” (Artea harearekin); Cía Nom Provisionalen “Qui cu qui qué quina” (Zirkua eta Antzerkia); Delrevés Danza Verticalen “Finale”; El que ma queda de teatreren “Antipasti” (Magia); Antón Coucheiro Cíaren “Sonámbulo” (Antzerkia eta Clowna); Sincronacidasen “Ohlimpiadas” (Clowna); Iker Gómez Dantza Konpainiaren “El pequeño lago de los cisnes”; Territorio Violeta – Diminuto Teatro sobre ruedasen “Una situación insostenible” (Antzerkia); Le Guignol Orthopediqueren “Tutilimundi” (Txotxongiloak); Mariana Collado & Lucio A. Baglivoren “MYL” (Dantza); La Cueva Teatro de Calleren “#LaCampaña” (Antzerkia); eta Uparteren “Áureo” (Zirkua).

Estatutik kanpoko 8 konpainia etorriko dira, erabateko estrenaldi batekin eta estatuko 7 aurkezpenekin: Collectif Eflirkoaren “Echos” (Dantza); Collectif Kaboumen “Systéme D” (Zirkua); eta Company Super Superren “Plouf et replouf” (Clowna) frantsesak. Eta Italiatik etorriko diren Jashgawronsky Brothersen “PopBins” (Zirkua); Kolektiv Lapso Cirken “11” (Zirkua); eta Tobias Circus/Due Etti e Mezooren “Equilibrium Tremens” (Clowna).

Programa ofiziala, “Piti peta Hofen Show” (Zirkua eta Dantza) ikuskizuna ekarriko duen Cíe LMP konpainia alemanak eta “An encounter” (Akrobazia lurrean) emanaldia eskainiko duen Jordi L. Vidal belgikarrak osatuko dute.

120 emanaldi baino gehiago horiek, 30 espazio eszeniko baino gehiago dituzten 13 kokalekutan ikusi ahal izango dira ostegunetik igandera: Errekalde Plaza, Udaletxea, Bulebarra, Aldapako Auditorioa, Sabino Arana, Udondoko Bulebarra, Errotako Aparkalekua, San Juan Plaza, Barandiaran Behekoa institutua, Euskal Etxeen Plaza, Ondiz, Jose Ramon Aketxe Plaza, eta Estartetxe kalea. Horrez gain, udalerriko zenbait gune, Estartetxe, Sakoneta, Udondoko Bulebarra edo Kultur Leioa, hartuko dituzten ikuskizun ibiltariak ere egongo dira.

Jarduera profesionalak

Umore Azoka ez da ikuskizunak aurkezteko gune soila. Hasieratik, sektore barruan ezagutzak trukatzeko, elkartzeko eta gogoetarako gune gisa ere egituratu da. Hori dela eta, azokarekin batera zenbait jarduera profesional ere egiten da, eta horretarako mundu osoko 200 profesional baino gehiagok eman dute izena. Horien artean azpimarragarriak dira Sarearev-Antzokien Euskal Sarearen Batzar Nagusia; euskal konpainien proiektu eta prozesu artistikoen aurkezpena jasoko duen IV. Artekale-Sarea topaketa; eta arte eszenikoen merkatuaren etorkizuna eztabaidatuko duen COFAE Topaketa.

Horrez gain, Artekale Elkartearekin lankidetzan, Umore Meeting edo negozio bilera azkarrak ere egingo dira; une honetan penintsula iparraldean lanean ari diren Zirku elkarteen bilera; eta Euskadiko Kaleko Arteen Jaialdietako arduradunen topaketa.

Gainera, ostiralean, maiatzaren 17an, 14:30ean, XX. edizioan parte hartuko duten konpainiei eskainiko zaien harrera ekitaldi ofiziala ospatuko da eta Umore Azoka 2018ko sariak banatuko dira. Ekitaldia Mendibile Jauregian egingo da, eta Umore Azoka 2019 Sari Berezia ere bertan banatuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude