Zer berri? :: ‘Aingurak eta arrangurak’, Josu Jiménez Maia idazlearen liburua

Eskatu gabeko poema/eskatu gabeko musua/ bezalakoa da./Baina horrela eskatuz gero,/ezin diezazuket ezetzik esan./Beraz, emadazu orri txuri bat/ea betikoa adierazteko/poema berri bat/idazten dizudan.

Josu Jimenez Maia (Iruñea, 1967) Berriozarren bizi da. Ingeles irakaslea da ofizioz; idazlea, afizioz. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel azpiko haikuak (Denonartean). Ohiko kolaboratzailea da Nafar Ateneoaren Constantes vitales aldizkarian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere berrehun inguru ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsuiren How to perform kamishibaieta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara ekarri ditu Idea Vilariño uruguaiarraren poemak. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen (2010-2014). Egun, Nafar Ateneoaren Euskara eleduna da.


Laburrean

Egilea  Josu Jimenez Maia

Argitaletxea  Pamiela argitaletxea

Zenbatekoa  12,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  88

Aargitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9172-078-2


Liburuaren aurkezpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude