Antzinako argazkiak I Idoia López, leihoa.info
Gaurko argazkiak Leioako erdialdeko itxura islatzen du, iragan mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadekoa ziurrenik.
Irudia Iturribidetik hartu zuen Javier Landeta Menak. Eta bertan egun dagoen Centro Cívicoa (Errekalde Plaza eta abar) nolakoa zen orduan argi erakusten du: nekazal lurrak, bizpahiru baserri eta ezer gehiagorik ez.
Aurrez aurre ikus dezakegu ere Matone etxea, egun Estartetxe kaleko bulegoen etxea dagoen lekuan, edota Elexaldeko kaleko eraikinak.
Ez egotearren ez zeuden ezta egun oso ezaguna den Batzokia dagoen etxebizitzen eraikina.
Eta noski, BI 637 errepidea ez zegoen desdoblatua, hots, Avanzada ez zegoen gaur egun dagoen moduan. Trafikoa, bistan da, ez zen ere 130.000 ibilgailuena batez beste eguneko.