Errekaldeko ur errota zaharra

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaur argazki bakarra ekarri beharrean, hiru dakartzagu gure argazki zaharren sail honetara. Denak Errekaldeko ur errota zaharrarekin lotuak.

Argazki nagusian ehotze-gela agertzen da: tobera, astoa, errotarriak estaltzen dituen soingainekoa eta askara doan goldearen belarria.

Bigarrenean (gainean) Elexaldeko errotaren kanpoaldeko panoramika iksu daiteke, bere berritze lanak egin baino lehenago.

Hirugarrenean (gainean), Elexaldeko Errota agertzen da, ia osorik ikusten delarik, aipatu berritze lanak egin baino lehen.

Errota honek 1969. urtera arte funtzionatu zuen errota gisa. Urte hartan, Elexalde errekaren ura Ikea Mendi auzoaren etxebizitzei ur-hornikuntza eramateko.

Egun, berriztua dago eta Leioako Kastore Elkarte-Arrantza Eskolaren egoitza da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude