Kandelazubieta auzoaren lehen urteak

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gure txoko honetako gaurko argazkia benetan berezia da. Kandelazubieta eraikitzen ari ziren urteetakoa da, nabaria denez, auzoaren zati bat eraikitzen ari baziren ere, beste zati handi bat eraikitzeke baitzegoen.

Egia esanda, sinesgaitza da zenbat orube eraiki diren gure herri honetan: “Los invasores”, “Vista alegre”, herritarrek eraikinei ematen zizkieten izenak ziren, lehenen kasuan (Avanzadaren ondoenen daudenak) konstruktoreak diruarekin alde eginda etxebizitzetan sartu behar izan zirelako, hori behintzat ez galtzeko.

Argazkian ere egun desagertutako etxebizitza asko ikusten dira, gure herriaren garapena baldintzatu duen Avanzadaren alde bietan kokatuak zeudenak. Eta Avanzadaren beste aldean, Mendibile baserria ikusten da, Santsoenaruntz zihoan bidearen ondo-ondoan. Eta pixka bat eskumaruntz San Juan auzoren etzebizitza bat antzeman daiteke.

Herrira Estatuko leku ezberdinetatik etorritako herritarrak ari ziren heltzen, milaka. Etxebizitzak behar zituztenak. Gure herriaren eraldaketaren hasierako urteak ziren, ordenik gabeko hazkunde desorekatua ekarriko zutenak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.