Leioa airetik begiratuta

Argazki zaharrak I Idoia López, Leihoa.info

Gure gaurko argazkia airetik hartuta dago eta herriaren nahiko panoramika zabala erakusten digu.

Lamiako, Txopoeta, Txorierri, Begoñako Ama auzoa, baita Ondiz, Elexalde, iparraldeko auzoak (San Bartolomé…) eta Ikeamendiren zatitxo bat azaltzen zaizkigu argazkian.

Erreka gainektik aterata ematen du eta, hurbil-hurbilena, Lamiako, Txopoeta eta Txorierri auzoak dira batez ere ikusten direnak. Deigarria da nola zegoen Lamiakoko ibarra orduan, eta orduko enpresak (Earle, Faes, eta abar).

Ez badakigu ere zein urtetakoa den, ez gara oso oker ibiliko 70. hamarkadarena izan daitekeela ziur asko, besteak beste Lamiakoko eskola berriak egin gabe zeudelako eta are, eskola zaharrak ikus daitezkeelako auzoaren elizaren parean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude