Lehen Aberri Egunaren 90. urteurrena ospatko dugu aurten. 1932ko martxoko egun hartan, mugimendu abertzaleak manifestazio handi bat egin zuen, txoko guztietatik 60.000 pertsona mobilizatuz Bilbon “pertsona bakar gisa”, garai hartako kronistek esan zuten bezela. Egun batzuk geroago, Esteban Urkiaga Lauaxeta poeta, itzul- tzaile eta kazetari solidarioak hunkituta idatzi zuen Euzkadi egunkarian: “orain ez daukagu beldurrik… Itzartu gara eta aurrera goaz”.
Uste dugu gaur ere horretara gaudela deituta, hain zuzen ere: gure beldurrak as- tintzera, esnatzera eta garen bezalakoak izanda aurrera jarraitzera, munduko beste edozein nazio eta herri bezala.
1. Beldurra gainditzeko politika baten alde
Askotan diogu eta entzuten dugu ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi garela. Baina ezin dugu alde batera utzi herri bezala eragiten diguna. Urte gutxi batzuetan krisialdi finantzario, ekonomi- ko eta soziala jasan dugu, eta krisiaren ondorioak (pobrezia, prekarietatea, zorra…) ez ditugu inolaz ere gainditu; pandemia bati aurre egin diogu, eta milaka lagun hil dira gure artean. Orain, Europan ge- rra bat dago, eta, hildakoekin batera, miloika jende deserriratzen ari dira… Eta hori guztia gertatzen da gure sistema-munduak erronka ikaragarriei aurre egiten behar dienean, hala nola klima aldaketari (giza jarduerak eragindakoa eta etorkizun hurbilean ahalegin eta inbertsio handiak eskatuko dituena) edo korporazio eta dirudun handien zerbitzura da- goen globalizazio eredu kapitalista bortitzari.
Inpakto globaleko gai horien eta ezarritako politiken ondorioz, herrien zaurgarritasuna areagotzen duten fenomenoak ikusten ari gara: inflazio handia, elek- trizitatearen prezioaren gorakada, energia, elikagai, hornidura eta garraio krisia… Hori guztia, gainera, hainbat hamarkadatan eskubide sozialak, presta- zioak eta zerbitzuak murriztu ondoren gertatzen ari da. Murrizketa horiek bertan behera uzteko asmo- rik ez dute erakusten gobernuek, lan eta pentsioen erreformarekin edo aurrekontu politikarekin ikusi den bezala.
Horretaz gain, ezin da aipatu gabe utzi gure autogo- bernuek eta erakundeek doktrina neoliberalarekin duten lotura. Europako arau fiskalak etenda geratu direnean ere, gure erakundeek superabita duten ekitaldiak ixten dituzte, ez dute erreforma fiskaletaz hitz egin nahi, gurean pobrezia eta behar nabarme- nak izan arren.
Asko hitz egiten da politikaren sinesgarritasun faltaz, ordezkaritza politikoaren krisiaz eta eskuin muturra indartu izanaz. Ikusi besterik ez dago aste honetan bertan PPren eta VOXen arteko aliantza Gaztela eta Leonen, edo Frantziako presidentzia- rako hauteskundeetarako lehen itzuliaren emaitza. ELArentzat demokraziaren, politikaren eta erakun- deen sinesgarritasuna berreskuratzeko modu bakarra dago: jende xehearen beharrekin sentikorra eta koherentea den politika egitea, eskubideak, zainketak, gizarte babesa eta zerbitzuak zabalduz. Horretarako, politika publikoak goitik behera aldatu behar dira. Azken Kongresuan esan genuen bezala, Euskal Herriko errepublikaren eraikuntza oinarri horien gainean egin beharra dago, edo ez da egingo.
2. Esnatu errealitateari bere horretan
Gure ameskerietatik esnatu beharra daukagu: hau ez da “mundu posiblerik onena”, eta gure kontso- lamendua ezi du izan “Espainian baino hobeto” egotea. Nabaria da gure artean gure nortasuna eta autogobernua defendatzeko pultsu falta. Hona he- men adibide batzuk: pandemiaren kudeaketa, gure hizkuntzaren egoera, sektore publikoko enplegua eta lanbaldintzak, hezkuntza ituna edo energia subiranotasun eza. Eta kontua ez da Estatuak nahierara higatu dituela gure eskumenak; hezkuntzak, adibidez, aspaldi utzi zion eskumen esklusibo izateari, eta, lanaren eta gizarte babesaren arloan, azken lan erreforma onartzean ikusi dugun bezala, gure esparruan bermerik gabe jarraitzen dugu. Baina hori baino askoz larriagoak dira gertatzen ari den higadura ezkutatzeko moduak.
Egia da nazio gisa une delikatuan gaudela. Katalunian kontsulta egin aurretik eta ondoren, mugimendu independentistaren aurkako errepresioaren kostu izugarriak ikusi ditugu, Europar Batasunaren adostasunarekin. Erreferentzia ultrak indartzen ari dira, eta argi dago Espainia duela hamarkada batzuk baino intoleranteagoa dela estatuko errealitate nazionalen aurrean. Era berean, egiaztatuta geratu da Espainiako gobernuak bere agintaldian uko egin diola Estatuaren pluri-nazionalitatea onartzen duen eredua defenditzeari; horren adierazgarri da Katalu- niarekin negoziatzeko mahaia bloketatu izana.
Baina hori guztia esanda, eta testuinguruaren zailtasunaz jabetuta, beharrezkotzat jotzen dugu indar abertzaleek eta erakundeek autogobernuarekin benetan gertatzen ari dena salatzea. Ez da egia, EAJk esan izan duen bezala, batzuetan dagoenari eustea garaipen bat denik. Eskumenen higadura Eusko Jaurlaritzak berak egiaztatzen du: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) argitaratutako Higadura isila izeneko lana irakurtzea besterik ez dago. Obra horren hitzaurrea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak sinatzen du. Isiltasun horrekin amaitzeko garaia dela uste dugu.
Horretarako, oposizioak ere erreferentzia argiak kontrajarri behar ditu autogobernua defendatzeko. Horretarako, oposizioa ere behar da erakundeetan, eta ez bakarrik herrialde itunen eta adostasunen aldeko apelazioak. Aste honetan bertan EH-Bilduk egindako adierazpenek, gobernu/oposizio eskema zaharkitua dagoela esanez, edo lehenago “gobernantza kolaboratibo” bat aldarrikatuz, beharrezkoak ditugun erreferentzia kritikoak lausotzen dituzte.
Munduan eskumen maila handiena duen estaturik gabeko nazio bat garela irudikatzen duen ametsetik ere esnatu behar dugu. Etorkizunari begiratu behar diogu, ikusi zer beharrak ditugun, gizarte eta herri gisa aurrean ditugun erronka handiei aurre egiteko, eta bermeak eraiki ere gurean ahulen diren pertsonak eta elementuak indartzeko, hala nola gure hizkuntzaren etorkizuna edo aipatutako eskubide sozialak. ELAren aburuz, gertatzen zaigunari buruzko begirada zorrotza izatea da abiapuntua. Ondoren, indar korrelazioa neurtu behar da, eta gatazkarako unea den edo ez erabaki, eta nola egin. Baina ezin da jarraitu esaten Estatuarekin elkarrizketan eta ustezko aldebikotasunaren bidez —mundu guztiak daki ez dela existitzen— herri bezala aurrera egingo dugula.
3. Herri gisa aurrera egitea
ELA bezalako sindikatu batentzat aurrera egiteak esan nahi du, ezer baino lehen, botere sindikala eta mobilizazio soziala indartzea, gure eskubide eta aspirazioen alde. Pandemia kolpe gogorra izan da gizarte erakunde guztientzat, baita sindikalismoarentzat ere. Gogoratu behar da 2019an lan gatazka asko aurrera eramateko gai izan ginela, eta mugimendu feministaren gorakadarekin, pentsiodunen eta gazteen antolakuntzarekin bat egin zuen horrek. Eszenarioa izugarri zaildu da urteotan, eta, horregatik, are beharrezkoagoa da antolaketa kolektiboa eta mobilizazioa indartzea.
Beldurra uxatzeko garaia da, esnatzeko garaia da eta herri gisa aurrera egiteko unea. Aberri Egunaren ospakizunak langile klasearekiko eta euskal errepublikarekiko konpromiso militantea indartzeko deia egiten dugu.
Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Errepublika!