Aberri Eguna 2021 :: Keinu bat batera

Euskal Herria batera

Iazko udaberrian ez genuen askok pentsatuko urte bete geroago oraindik pandemia borrokatzen arituko ginenik. Baina hemen jarraitzen dugu, lehentasunez gaitzari aurre egiten eta, aldi berean, larrialdi luze honek izango dituen ondorio sozial eta ekonomikoen beldur. Ezer baino lehen, agiri honen sinatzaileok gure maitasuna helarazi nahi diegu egoeraren aurpegirik beltzena pairatu dutenei eta denon zaintzan borroka luzea daramatenei. Sinetsita gaude komunitatea trinkotuta gai izango garela aurrera egiteko.

Izan ere, 2020ko Aberri Egun bereziak erakutsi zuen Euskal Herrian ere posible dela bateratasuna. Aski izan zen herritar talde txiki batek aukera eskaintzea, Euskal Herri osoan milaka herritarrek keinu bat batera egiteko, eta hainbat gizarte eragile, alderdi eta sindikatu ere ekimenarekin bateratzeko.

Gizarte konplexuetan handia da aniztasuna eta zail bihurtzen da batasuna, helburu bakarra eta ibilbide bera partekatzea. Posibleago da bateratasuna, jomugak hurbiltzea eta ibilbideak sinkronizatzea, tarteka batera jardunda elkar indartzea eta komunitatea aniztasunaren gainean eraikitzea.

Mundu zabalean komunitarismoa ari da indartzen globalizazioaren arriskuei aurre egiteko; lurraldeak eta haien gainean trinkotzen diren komunitateak dira tresnarik egokiena pertsonei bizitza duina eta eskubide berdintasuna bermatzeko. Nahi genuke Euskal Herria izatea halako komunitate bat, erabakimena eta eskubide politiko guztiak  dituena, osatzen dugun kideoi duintasuna eta bermeak eskaini ahal izateko.

Bateratasuna areagotuko duen herrigintza behar du Euskal Herriak, etorkizuneko proiektu politikoen oinarria izango den komunitatea trinkotzeko. Herrigintza horretan erabili beharko dugu eztabaida demokratikoa beti, konfrontazioa behar denean eta lankidetza ahal den guztietan, herritarron, eragileen eta erakundeen indarrak norabide bateratuan jartzeko. Agiri honen sinatzaileok gure esku dagoena egingo dugu bide horretan aitzinatuko gaituen dinamika sortzeko, eta Euskal Herri bateratua irudikatzen duten ikur, ereserki eta ekintzak sustatzeko.

2021eko Aberri Egunari begira, ez dakigu oraindik ea aukerarik izango ote den kalean egiteko. Guk, egoera edozein dela ere, keinu bat batera egitea proposatzen diegu euskal herritarrei, eragileei, alderdiei eta sindikatuei: apirilaren 4an kantuan egitea, denok batera Euskal Herri osoan, 12:30etan igorriko dugun seinalea jarraituz.

Herrigintzan batera jardunda garatuko baitugu euskal lurraldeen eta herritarren arteko lankidetza, gero eta indartsuago izango den komunitatearen eraginez lor dezan Euskal Herriak erabakimen osoa.

Gora Euskal Herri burujabea!


Talde sustatzailea

1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu baten langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.
2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.
3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.
4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
5. Anabel Arraiza Artieda, Kultur ekintzailea. Lakuntza, Nafarroa Garaia.
6. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitektu teknikoa. Idiazabal, Gipuzkoa.
7. Basilio Garcia Mayo, Udaltzain jubilatua. Amurrio, Araba.
8. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.
9. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.
10. Dorleta Kortazar Alkoz, Ipuin kontalaria. Eskoriatza, Gipuzkoa.
11. Eduardo Gaviña, Yogurinha Borova. Trabestia eta Kultur ekintzailea. Laudio-Bilbo, Araba-Bizkaia.
12. Eneko Axpe Iza, Zientzialaria, Barakaldo, Bizkaia.
13. Estitxu Garai Artetxe, Publizista eta EHUko irakaslea. Gordexola, Bizkaia.
14. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
15. Garazi Hach Embarek Irizar, Irakaslea. Ormaiztegi, Gipuzkoa.
16. Grazi Etchebehere, Erizain ohia.  Ortzaize, Nafarroa Behea.
17. Iduzki Soubelet Fagoaga, EHUn gizarte psikologian irakaslea, Naziometroko kidea. Donibane Lohizune, Lapurdi.
18. Iera Agirre Iturriaga, Pilotaria. Leitza, Nafarroa Garaia.
19. Iker Goñi Antuñano, Ekintzailea. Getxo, Bizkaia.
20. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.
21. Imanol Esnaola Arbiza, Gaindegiako koordinatzailea. Oiartzun, Gipuzkoa.
22. Imanol Goirigolzarri Malaxetxebarria, Jubilatua. Mungia, Bizkaia.
24. Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia. Ataun, Gipuzkoa.
25. Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.
26. Iratxe Delgado Arribas, Ikaslea. Durango, Bizkaia.
27. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.
28. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.
29. Maialen Sáez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.
30. Maitena Diribarne, Irakaslea. Donibane Garazi, Nafarroa Behea.
31. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.
32. Mirari Martiarena Iraola, Umoregilea. Oiartzun, Gipuzkoa.
33. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.
34. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko irakaslea. Durango, Bizkaia.
35. Mattin Rafu Ruiz de Alda Laaksonen, Txirrindularia. Urruña, Lapurdi.
36. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.
37. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.
38. Oihana Maritorena Genbe, Aktorea eta irakaslea. Donostia, Gipuzkoa.
39. Paola Charron, Gidaria. Larresoro, Lapurdi.
40. Pello Otxandiano Kanpo, Injenieroa. Otxandio, Bizkaia.
41. Ramon Agirre Lasarte, Aktore. Donostia, Gipuzkoa.
42. Txomin Poveda, Soziologoa. Urruña, Lapurdi.
43. Xabier Goirigolzarri Malaxetxebarria, Enpresaria. Mungia, Bizkaia.
44. Ximun Fuchs, Antzerkilaria. Donibane Lohizune, Lapurdi.


Info + 

Webgunea  aberrieguna2021.eus


Tráiler de Euskal Herria Batera para el Aberri Eguna 2021

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude