Agiria :: Bakea, burujabetza eta demokrazia

EH Bildu, EH Bai

Zalantzarik gabe, gertakari lazgarrien testuin­guru batean murgilduta bizi gara eta gizateriaren segurtasun falta eta kezka sentzazioak areagotu baino ez dira egiten ari.

Urteak dira euskal ezkere independentistak argi adierazten duela egungo sistema ekonomiko neoliberalak gizateria oso amildegiaren ertzera eramaten ari dela. Gehiengo herritar zabalen gainetik, bakar batzuen interesen defentsan erikitzen den sistema ekonomiko bati buruz ari gara. Logika neoliberak honek, borroka inperialistek  zeharkatuta, borroka taula geopolitiko batera garamatza, merkatuen, eragin-esparruen eta planetako baliabideen aberastasunaren kontrola lortzeko helburuarekin.

Ez da itxaropen ezan hondoratzeko unea; aitzitik, egungo zentzugabekeria geldiaraziko duten dinamikak abiarazi behar ditugu, giza eskalako eredu ekonomiko eta politikora hurbilduko gaituzten logikak ezartzeko. Erantzukizunaren unea da, es fribolitatearena.

  1. Euskal nazio zaharra, Euskal Herria, Gernikako herria da, duela 36 urte NATOn sartzeari uko egin ziona.

Bakearekin eta herrien subiranotasunarekin konprometitutako herria gara. Horregatik, lehenik eta behin, Errusiak Ukrainaren aurka egin duen eraso militarra irmo eta argi arbuiatu nahi dugu.

Eraso militarra berehala amaitu behar da. Ukrainar herriak ez du bere herrialdea utzi behar, bai ordea errusiar inderrek Ukrainiako lurraldea.

2. EH Bildutik eta EH Baitik alde guztiei erantzukizunez jokatzeko deia egiten diegu.

Gatazka militarra gelditzea lehen eta oinarrizko baldintza da guztiontzako bake eta segurtasun agertoki bat sendotuko duten irtenbide politioak bilatzeko.

Gure ustez, armak bidaltzea ez da norabide horretan kokatzen den neurri bat, ondorio tragikoagoak areagotzeaz gain, eskala handiko gatazka baten benetako arriskua ere sustatu baitezake.

3. Erabat harrituta gaude Errusiako eta Ukrainiako gobernuen arteko elkarrizketak laguntza diplomatikoari dagokionez, erabateko zurstasunez garatzen ari direla ikusita; guztiok bultzatu behar ditugu bide diplomatikoa eta negoziazioa.

Europar Batasuna eta Nazioarteko Komunitate osoak parte hartu beharra du alde guztientzako bake- eta segurtasun-egoera finkatu duten negoziazioen garapenean.

4. Gainjarritako krisi ugarik markatutako testuinguru ekonomikoan sartzen ari gara, baliabide-eskasiaren aroan. Gerrako ekonomiaz hitz egiten digute, sakrifizio asihestezinak argudiatuz, konpainia elektriko hanidek onura izugarriak dituzten bitartean, gerraren ondorioez baliatuz eta biztanleriaren pobretze masiboa eraginez.

Gerrako ekonomiaren aurrean bakearen ekonomia aldarrikatzen dugu. Egoera horrek administrazio publikoak lehentasunak ezartzera eta baliabideen seleipena birpentsatzera behartu behar ditu. Politika publiko askotan biraketa kopernikarra beharrezkoa da, eta abian diren inbertsioen birebaluazioa. Aldi berean, energiaren merkatuan eragin behar da, energiaren prezioetan esku-hartzeak  eginez eta konpainia elektrikoen dibidenduak mugatuz. Ez dugu onartzen gerra aitzakia izatea gutxi batzuk aberasteko eta gehiengoa pobretzeko.

Beharrezkoa da komunitate kontzientzia berreskuratzea, kolektiboaren interesak norbanakoen interesen aurretik egon daitezen. Elkar zaintzea, berriz ere, funtsezko errezeta izango da.

Azkenik, euskal gizarteari dei egiten diogu deitutako mobilizazioetan parte har dezan, hedapen eta eskalada militarista gelditzeko eta herri guztien bakea subiranotasuna defendatzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.