Azaroaren 25erako adierazpena, 2021eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta

Leioako Udala

Emakumeen aurkako indarkeria larderiarako tresna indartsua da, emakumeei zuzendua, indarrean dauden genero-arauak desafiatu eta eralda ez ditzaten. Mehatxurako tresna hori zuzenean emakumeengan erabiltzen da, baina baita haien gertuko pertsona maitatuenengan ere, min handiagoa sortzeko modu gisa. Kalkuluen arabera, bikotekideen edo bikotekide ohien eskutik indarkeria jasaten duten EAEko hamar emakumetik seik seme-alaba adingabeak dituzte, eta horiek ere biktima bihurtzen dira.

Indarkeria bikarioa esaten zaio emakumeari, hirugarren pertsonak baliatuz, kalte psikologiko handiena eta larriena eragiteko egiten zaion biolentzia motari, zeinak ankerkeria-maila gorena lortzen duen haien erailketarekin (seme-alabak, ama, aita, egungo bikotekidea, etab.). Istanbulgo Hitzarmenean ezarritakoa aplikatuz, kasu horiek ere genero-indarkeriaren parte gisa ulertzen dira, seme-alabei egindako kalteak erasotzaileek emakumeei tratu txarrak transmititzeko tresna bihurtzen diren heinean.

Azken lege-aldaketek dagoeneko jasotzen dute figura hori, biktima adingabeak babesteko neurriak sortzeari eta hedatzeari dagokionez. Hala ere, oraindik ere beharrezkoa da genero-indarkeria ukatzen duten, kasu horietan seme-alaben arriskua gutxiesten duten eta indarkeria horri aurre egiteko tresna juridikoak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoen eta jarreren aurka ohartaraztea. Jarrera horiek adingabeen eta emakumeen birbiktimizazioan eragiten dute, haien salaketak susmopean jartzen dituzte, amak zigortzen dituzte, haien testigantza gutxiesten dute eta aitaren guraso-ahalaren eskubidea babesten dute, emakumeen eta adingabeen segurtasunaren eta indarberritzearen gainetik. Zentzu horretan, Ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 11.3 artikulua, haurrak eta nerabeak botere publikoen posizionamenduak dakarren indarkeriaren aurrean erabat babesteari buruzkoa. Botere publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte interferentzia edo manipulazio heldua (adibidez, gurasoen lerrokaduraren sindromea) izan dezaketen planteamendu teorikoak edo berme zientifikorik gabeko irizpideak kontuan har ez daitezen.

Emakumeen aurkako indarkeria beren seme-alaben bidez sistematikoki egikaritzeko modu horren aurrean, bai eta emakumeen aurka eragindako indarkeria matxista oro, giza eskubideen urraketa bat delako, lehen mailako arazo sozial eta osasun publikoko arazo bat, eta emakume izateagatik emakumeen aurkako botere-harreman eta diskriminazio desberdinen adierazpen bat, baita nesken, nerabeen eta emakume transexualen aurkakoa ere. Indarkeria ekintzaz zein ez-egitez gauza daiteke, eta hori gauzatzeko bitartekoak fisikoak, psikologikoak, ekonomikoak izan daitezke, mehatxuak, larderiak eta hertsapenak barne, baldin eta horien ondorioz kalte, sufrimendu edo kalte fisikoa, sexuala, psikologikoa, soziala, sozioekonomikoa edo ondarezkoa gertatzen bada. Euskal erakundeok indarkeria horri aurre egiteko erantzukizuna dugu, kontuan hartuta ez direla gertakari isolatuak, egiturazko desberdintasun-egoera bati erantzuten diotela, eta egoera horri ikuspegi feministatik heldu behar zaiola.

Horregatik, Leioako Udalak honako konpromiso hauek hartu nahi ditu:

  • Indarkeria bikarioaren errealitate hori ikusarazten eta behar bezala artatzen laguntzea. Ondorioz, indarkeria matxisaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko II. Protokoloa (2016an sinatua) eguneratzen ari gara, eta, horretarako, biktima adingabeak sartzen ari gara Istanbulgo Hitzarmenean jasotako indarkeria gauzazeko moduen artean. Gainera, protoko eguneratu horrek kontuan hartzen ditu lege-aldaketen zain dauden gainerako arau-aurrerapenak, bai arlo kontzeptualean aurrera egiteko, bai erreparazio-prozeduretan, bai eta biktimei arreta emateko ere, besteak beste, aipatutako alderdietan
  • Edozein indarkeria matxista agerian jartzen eta prebenitzen laguntzea.
  • Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak hautematen eta esku-hartze goiztiarra egiten laguntzea, udal-zerbitzuen bidez, beste eragile batzuekin lankidetzan (hezkuntza-, osasun- eta polizia-agenteak, etab.), eta emakumeek beren ardurapean dituzten adingabeekin eta kaltetutako beste pertsona batzuekin behar dituzten beharrei eta baldintzei erantzutea.
  • Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak babesteko eta esku hartzeko prozesuak hobetzea, beren eskumenen esparruan, ikuspegi feminista duen sektore arteko abordatze integral eta holistikotik.
  • Neurri guztien erdigunean jartzea biktimen eskubideak eta haien ahalduntzea, eta laguntza integrala ematen laguntzea, prozedura judizialarekin duten inplikazio- edo lankidetza-maila edozein dela ere.
  • Leioako udalak ez du murrizketarik egingo 2022rako berdintasun-aurrekontuetan; aitzitik, berdintasun-unitateak sendotzeko eta indartzeko konpromisoa hartzen du.
  • Toki-administrazioko langileei berdintasunari buruzko prestakuntza ematen jarraitzea, bereziki emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean genero-ikuspegitik eta giza eskubideen ikuspegitik erantzuten diharduten langileei.
  • Udalak Leioako ikastetxeei eskaintzen dizkien hezkidetza-programekin jarraitzea, ikastetxeei laguntzeko tresna gisa, eskola mistoaren eredu batetik hezkidetzako eskola-eredu batera aldatzeko proiektuan, genero-indarkeria prebenitzen lagunduko duena, eta, azken batean, sexismoa sorburu duen edozein indarkeria.
  • Lanean jarraitzea berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako, eta, ondorioz, haien seme-alaben aurkako, herri-itun bat lortzeko, herritar guztien jarrera aktiboa behar dugulako indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko.
  • Leioako Udalak borroka feministarekiko konpromisoa berretsi du, indarkeriarik gabeko gizarte demokratikoa eraikitzeko bide gisa

Herritarrei gogorarazi nahi diegu indarkeriaren biktimei laguntzeko baliabideen sarea eskuragarri dagoela, besteak beste, SATEVI (900 840 111) indarkeriaren biktima diren emakumeentzako telefono bidezko arreta-zerbitzuaren eta ZEUK ESAN (116 111) haur eta nerabeentzako telefono eta online orientazio-, aholkularitza- eta informazio-zerbitzuaren bidez.

Era berean, herritarrei dei egiten diegu azaroaren 25ean bat egin dezaten emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta Leioan deitutako mobilizazioekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude