EAJ/PNV Leioaren komunikatua

Koalizio politiko bat gezurrak eta erdipurdiko egiak esaten ari da, atzo, gure Udaleko teknikari baten aurka jazotako gertakari tamalgarrien inguruan. Hori dela-eta, Leioako EAJ/PNV alderditik honako hau adierazten dugu:
  • Deitoratzen dugu, gaur egun ere, sektore batzuek beharrezkoa ikusten jarraitzea kondenei ñabardurak jartzea hain gertaera larrien aurrean.
  • Alkateak talde politikoei aurkeztutako gaitzespen-testua ez zegoen itxita, eta ñabardurarik behar ez zela ikusita ere, hasiera batean eskatzen zuten aldaketa eskaini zitzaien, eta agerian geratu denez, eskua luzatzen zitzaiela ikusi ondoren, nahiago izan dute baldintzak jartzen jarraitu, antza denez, lortu nahi zuten helburu bakarra lortzeko: gertaeren erabilera politikoa egitea eta biktima gisa aurkeztea, hemen bi biktima baino ez daudenean, udal-arkitektoa eta printzipio demokratikoak.
  • Gezurra esan dute Bozeramaileen Batzordea gertaera horiek aztertzeko deituta zegoela esatean. Batzordea aurretik deituta zegoen, eta pintaden berri atzo izan zen, lehen orduan. Beraz, jakina, bilera horretan eman zen gaiaren berri, eta horren ondoren, lehen aipatutako testua proposatu zitzaien talde politiko guztiei
  • Oinarri etiko oinarrizkoenen, egiaren, zintzotasunaren eta norberarena ez den beste ikuspuntu ororekiko errespetuaren kontra egiten duen politikagintza eredu horren aurrean zutik jarriko gara.

Nahikoa da. Horrela ez goaz inora.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude