SOS Kurkudi Plataformak Leioako Udalaren utzikeria eta faltsukeria salatu nahi du

SOS KURKUDI I Plataforma ciudadana de Leioa

Udalak, Domingotarren komentuaren proiektuari egindako alegazioei erantzuna eman dio I 11 hilabete honetarako? 

Leioako Udalari 11 hilabete kostatu zaio 2019ko abenduaren 31n SOS Kurkudi plataformak, EH Bilduk, Equok, Gobela ibaiaren kaltetuen elkarteak zein auzokide desberdinek aurkeztutako alegazioei erantzutea. Udalaren utzikeriaren aurrean, Arartekoarengana jo behar izan genuen eta kasualitatez, edo kausalitatez agian, 20 egun eskasetan, Udalak erantzuna eman dio aintzinako RRMM Domingotarren komentuko lurzoruaren birkalifikazio eta birsailkatzearen proiektuari buruz (25.000 m2 baino gehiagoko eraikuntza baimentzea dakarrena) aurkeztu genituen alegazioei. 

Hauxe da arazoaren funtsa: 

Udalak berak zein Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Planak hirigintza-arauen arabera babestutako lurzoru urbanizaezin batean, kirol-klub pribatu bat eraikitzeko baimena eman nahi diote ATUCHA S.L. sustatzaileari eta Metropolitan enpresari. Horretarako, lurzoru hura birkalifikatu eta birsailkatu nahi dute, egungo Dominiken komentuaren ondoan beste 25.000m2 eraikitzea eskatuko lukeen proiektu pribatu bat sustatzeko. 

Alegazio bakoitzaren laburpen partzial eta interesatutik abiatuta egindako txosten batean, zeinetan funtzesko argudioak isilean gordetzen diren, Udalak aurkeztutako alegazioen %80a ezetsi ditu, dagoenekoak partzialki baiestuz baina horien aurrean egindako planteamendua apaingarri hutsa izanik. 

Partzialki onetsitako gaiak honako hauek dira: mugikortasun-azterketa baten beharra, paisaian integratzeko azterlan baten beharra, indusketan laguntza arkeologikoa izateko beharra, nekazaritza-lurren galerak konpentsatzeko neurriak hartu beharra. 

Baietsitako alegazio bakarra Sos Kurkudi Plataformaren bigarren dokumentuko hamabigarren alegazioa da. Bertan salatzen genuen ez zegoela bideragarritasun ekonomiko-finantzarioko txostenik, eta proiektuan folio batera mugatzen zela, non adierazten baitira teknikarien ordainsariak eta egikaritzeobrak, nahiz eta hori guztia lege-eskakizuna den horrelako proiektuetan. 

Eldarniozko historia honetan, guk geure buruari galdetzen diogu: nola plantea daitezke proiektuaren mugikortasunari eta paisaian duen eraginari buruzko azterlanak, eraikitzeko baimena eman ondoren, eta ez aurreko fase honetan? 

Nahiz eta beste dokumentu sakonago batean zehatz-mehatz eta puntuz puntu azaltzen ditugun udaleko bulego teknikoaren balorazioarekin ditugun aldeak, jarraian gure alegazioetan argudiatutako funtsezko gaiak aurkezten ditugu, txostenak erantzun gabe uzten dituenak, baina guk mahai gainean jartzen jarraituko ditugunak: 

1. Txostenak ez ditu justifikatzen sarbide zaila duen mendi baten tontorrean, non udalerriko kirol-zerbitzu gehienak biltzen diren, eta babes bereziko lurzoru urbanizaezin batean (HAPO, 2001) kirol-klub pribatu bat eraikitzeko kokaleku hori erabiltzera bultzatzen duten arrazoiak. 

2. Dokumentuak ez du justifikatzen zergatik, komentua salbatzeko, 25.000 m2-ko eraikin osagarriak beharko liratekeen eta orube osoa birkalifikatu eta birsailkatu beharko litzatekeen. 

3. Arkitektoak ez du erantzuten, eta ez du inolako argudiorik ematen, Lurzoruari buruzko Legearen 103.4 artikulua ez betetzeagatik egiten dugun salaketaren inguruan, nahiz eta hori izango bailitzateke prozesu osoa deuseztatzeko arrazoia; plan orokorrak berritu behar direnean, Leioan kasu, ezin da aldaketa zehatzik egin, proiektu honetan egin nahi den bezala. 

4. Txostenean ez da erantzuten, ezta ere, zerbitzuak kanpoaldera eramateak – Eta kasu honetan, merkataritza-gune handi baten mugakide den eremu batetara – Arteara bezero gehiago hurbiltzea ekarri dezakela eta, beraz, Leioako erdigunetik gehiago urruntzea ekarri ahal duenik. Izan ere, herriko merkataritza eta ostalaritzak duela urte batzuetatik jasaten ditu errepideko eta Arteako Eroski, Leroy Merlin, Lidl, Aldi, BM edo Mercadona bezalako azalera handien ezarpena bultzatzeko politikaren ondorio larriak. 

5. Jasotako dokumentazioan ez da planteatzen, proiektua onartu aurretik, mugikortasunari eta paisaia-inpaktuari buruzko azterlanak egitea. Nahiko inkongruentea da, inguru horretan trafikoak gaur egun dituen zailtasunak ezagututa eta 14 metroko garaierako 25.000 m2-ko eraikuntzek paisaian eragin handia izan behar dutela jakinda, kontutan hartuz eskualde osotik, Ezkerraldetik eta Bilbo Handitik ikusten den mendi baten tontorra dela Kurkudi. 

Sos Kurkudi Plataformak indartsu eta elkartuta jarraitzen du Udala akats larri bat egiten ari delako ustearen aurrean. Akats horrek, zalantzarik gabe, Leioako naturguneen etorkizuna baldintzatuko du. Argi daukagu sen onaren eta hirigintzako eta mugikortasun jasangarriko printzipioen aurkako atentatu baten aurrean gaudela. 

Azkenik, azpimarratu nahi dugu, udal-gobernuaren ordezkaritzatik jaso dugun trataera ez dela batere egokia izan: utzikerian, elkarlan ezan eta gezurrean oinarritutako trataera izan da. 

Gainera, guretzat iraingarriak izan diren komentarioak ere entzun behar izan ditugu agintariengandik: “Zuek mendihegal bat ikusten duzuen lekuan, nik baratze hutsak ikusten ditut”. 

Horren aurrean, Sos Kurkudi Plataformak adierazi nahi du lurzoru hori babes bereziko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzea udal horrek berak eman zuela 2001eko Plan Orokorrean, eta, mendi-malda ala baratza, Kurkudi mendiaren defentsan jarraituko dugula. 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude