Ezpatari nagusitu zaio herria

Euskal Matxinadak aurrera darrai

Haizpea Abrisketa, Goio Acero*

Berrogeita hamar urte igaro dira eta gure baitan dirau Burgosko auziaren oihartzunak. Herri honen bizi nahia eta ausardia eraman zituztentribunalera; 16 neska-mutil ameslari, Herri baten aurrean, epaile militarren parez pare.

Mende erdi igaro da, diktaduraren ilunpean gerrako errautsetatik jaikitzera ausartu zen Herria auzipetu, eta zigortu, eta berriro makurrarazi nahi izan zuenetik frankismoak. Burgosen, 1970ean, ETAko militanteak espetxera kondenatuz, heriotza zigorrak ezarriz, gazte haiei eskarmentua emanez, militante haiek eta independentismoa eraitsiko zituela pentsatu baitzuen erregimen frankistak.

Epaiketa haren oihartzuna Euskal Herritik nazioartera hedatu zen, indartuta itzultzeko, eta frankismoari ikara eragin zion; Herri honen izatea eta etorkizuna ezabatu nahi zuen erre- gimenari, berari, eragin zion ikara. Francok, frankismoak, diktadurak, bere larderian eta hantustean, ez zuen ulertu zutitzen hasia zen Herria jada ez zegoela belauniko; berrogeita hamar urteren ostean, ezingo zutela belaunikatu.

Ezinetik zutitzen erakutsi ziguten gazte ausart haiek, eta gugan dirau beren ereduak, eta iraungo du geroan, belaunaldi berrietako gazte ameslarien ekinean.

Modu lausoagoan azaldu nahi izan dute batzuk Burgosko prozesuaren esanahia, historiaren interpretazio interesatuan tematuz. Ezin ulertuz agian, edota ezin onartuz oraindik ere, herri txiki honetako herri-sena bizi zuten gazteak inperio handi baten aurrean jaikitzeko ausardia izan zutela. Baina gaur, atzera begiratuz, Ezkerreko Independentismoak oso argi du Burgosko auzia mugarri izan zela Euskal Herriaren biziraupenerako.

Gaur, berrogeita hamar urte igaro eta gero, prozesua ez da oraindik amaitu; lehen bezala gaur, tribunaletara eramaten dituzte gazteak, eskarmentatuz herri honen askatasun grina eraitsiko dutelakoan.

Bidea ez da amaitu, eta ezin dugu esan, gainera, independentismoaren aurkako estrategia baztertu dutenik inguratzen gaituzten Estatuek.Orain ere ukazioarekin eta errepresioarekin erantzuten diote gure aldarrikapen eta gogo subiranistari.

Hala eta guztiz ere, berrogeita hamar urte geroago, esan genezake independentziaren beha- rra eskaintza politiko indartsua dela eta beste eskaintza politikoekin aurrez aurre lehiatzeko prestatua dagoela Euskal Herrian.

Estatuen jarrera inperialistari ez ezik, planeta osora iritsi den izurriari aurre egin beharra dugu gaur. Pandemiaren ondorioek krisi sistemikoa gordindu duten honetan, gure gizartearen osasuna zaindu eta bermatu beharra dugu, herri gisa ekinez eta jarraituz, osasuna ereburujabetzaren oinarrietako bat delako.

“Ezpatari nagusitu zaio Herria” idatzi zuen Telesforo Monzonek Burgosko auziaren ondoren. Bai! Euskal Herria ezpatari nagusitu zitzaion, eta belaunaldi berrietako gazte ameslariok jarraitzen dugu bide horretan, alorrez alor, herriz herri, harriz harri geroa eraikitzen, burujabetza eta Euskal Errepublika helburu. Euskal Herriak hitza eta erabakia behar du, eta hori lortu arte ez gaituzte isilduko.


+ Info

Presentación del manifiesto  https://youtu.be/g4j5l2_qaPU


* Sinatzaile guztiak: Haizpea Abrisketa, Goio Acero,Ohiana Agirre Gartzia, Esther Agirre Ruiz, Itziar Aizpurua, Irati Alcantarilla, Iker Alcedo, Garazi Aldama, Sagrario Aleman, Angel Alkalde, Xabier Amuriza, Maite Aranalde Ijurko, Amaiur Arbe, Iñaki Aristizabal, Juan Mari Arregi, Maddi Arrieta Laka, Arantza Arruti, Miren Azkarate Badiola, Josu Barandika, Sandra Barrenetxea Diez, Marian Beitialarrangoitia Lizarralde, Alazne Beltran de Lubiano, Miguel Castells, Izaro Cuadra, Sabino Cuadra, Lucas Dorronsoro, Miren Egaña, Jose Luis Elkoro Unamuno, Urtsa Errazti, Jon Etxabe, Kristiane Etxaluz, Xotero Etxandi, Joserra Etxebarria, Jone Etxeberria Agirre, Jon Fano, Alberto Gabika, Haritza Galarraga, Ino Galparsoro Markaide, Enrique Gesalaga, Pablo Gorostiaga, Endika Guarrotxena, Josu Ibargutxi, Periko Ibarra, Mila Idiakez Alzibar, Itziar Imaz, Santos Indakoetxea Arangoa, Ikerne Indakoetxea Barberia, Maitane Intxaurraga, Matti Iturralde, Iraide Juaristi, Beñat Jutsue, Elisa Kaltzada, Inaxio Kortabarria, Joxe Lacalle, Amparo Lasheras Gainzarain, Pacto Letamendia “Ortzi”, Ana Lizarralde, Xabi Luke Astigarraga, Irati Majuelo, Nerea Martinez Aranburuzabala, Josu Martinez, Peio Martinez de Eulate, Mixel Mendiburu, Kattalin Miner Peres, Josu Naberan, Miren Odriozola Uzkudun, Iñaki Olalde Arana, Andoni Olariaga, Ibai Osinaga, Onintza Ostolaza Arruabarrena, Karlos Otxoa Barrikarte, Felix Placer, Nora Salbotx Alegria, Javier Salutregi, Arantxa Sasiain, Gaizka Suarez, Martxel Toledo, Elena Urabaien Albizu, Marina Urkidi, Patxi Urrutia Jauregi, Jesus Valencia Lopez de Dicastillo, Patricia Velez Lopez de Zubiria, Marian Verde, Jexux Mari Zalakain, Ane Zaldua, Amaia Zufia Erdozain
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.