Kurkudiren gaineko COTPVren txostena Alkateak bazekien, baina izkutatu egin du

SOS Kurkudi

Martxoak 25 ostirala, oposizioko zinegotzien laguntzari esker, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen ebazpena lortu genuen. Bertan, Kurkudiko “megagimnasio” proiektuaren aldeko txostena eman zuela jakin genuen.

Berri txarra da hirigintza jasangarria eta lurzoru naturalaren babesa defendatzen dugunontzat. Oso albiste txarra da Leioarentzat.
Txarra da, bai edukiagatik, Kurkudi (Dominikar Komentua) tontorrean 25.000m²-ko eraikuntza-proiektua behin betiko onartzeko aukera zabalik uzten duelako, bai jakin ditugun moduengatik, otsailaren 9az geroztik bazekitelako, baina ezkutatu egin dute.
Alkateak informazio hori ezkutatu dio Leioako herri osoari, eta ez soilik Kurkudiko lurzoru naturalaren aldeko manifestua sinatu zuten 7.000 pertsonei.
Kausa justu baten aurrean egoteko kemena eta konbentzimendua geratzen zaizkigu, eta oraindik ere baditugu haren defentsan ibiltzeko bideak.
Plataforma datozen egunetan bilduko da erabaki bat hartzeko eta egoera berrian erantzun eraginkorrena zein izango den zehazteko.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko aukera dugu.

Megagimnasio horren ondorioak zabaltzen jarraitzea geratzen zaigu, Dominicas-AtuchaSL-Metropolitan hirukoari baino ez bailioke mesede egingo.

Eta, azkenik, herritarren mobilizazioa geratzen zaigu.

Egun tristea Leioarentzat, baina hainbestetan esan dugun bezala, ez dugu etsipena ezagutzen. Aurrera jarraituko dugu!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.