Lurperatzearen aldeko Plataformak konponbide osoaren alde batzea eskatu du

Avanzadaren lurperatzearen aldeko Plataforma

Gaur, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak argitara eman du BI-637 –Avanzada– errepidearen tunela egokitzeko oinarrizko proiektua.

Proiektu horrek, Imanol Remeteria Ahaldun Nagusiak, irailaren 29an Bizkaiko Batzar Nagusietan iragarritakoa jasotzen du zehazki, eta horrek plataforma honek urriaren 24an manifestaziorako deialdia egitea ekarri zuen.

Sektore batzuk saiatu ziren Ahaldun Nagusiaren hitzak makillatzen, mobilizazioak murrizteko eta Leioako herritar guztiak hitz-jokoekin engainatzeko.

Orain, proiektuaren argitalpenarekin, Plataforma honek salatzen zuena argi geratu da.

Urteetan zehar, kexa eta eskakizun ugari izan dira konponbide oso bat emateko. Hau da, udalerri osotik igarotzen den Avanzada osorik lurperatzea, bai auzo-elkarteek, bai Udaleko talde politiko guztiek, hala eskatuta.

Iragarritako proiektuaren proposamenak lubakiak oinezkoen erabilera bideratzeko estaltzea eta irteera-ahoetan ibiltzeko modukoak ez diren bi estalki jartzea aurreikusten du. Horrez gain, gure herriaren irudia erabat kaltetuko duten pantaila akustikoak jarriko dira, oztopo arkitektonikoa haundituz.

Hainbeste urtez Avanzadan ondorio larriak erabat konponduko zituen jarduketa baten zain izan ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) iragarpenak herritar guztiekiko sentsibilitate eskasa eta errespetu falta erakusten du, eta ez dio lehentasunik ematen Avanzada eta haren eraikuntzak ekarri zuten akats handiari behingoz konpontzeko.

Dirudienez, ingurumenaren jasangarritasunaz, CO2 emisioak murrizteaz, zarata-mailez eta helburu horietara iristeko plan eta akordioez hitz egiten den garai honetan, Leioa eta leioaztar guztiok kanpoan uzten gaituzte eta horretarako beharrezkoak diren hobekuntzak saihesten dira. Horrekin ez da nahikoa, proiektu hau lorpen historiko gisa saltzen zaigu, eta hori ezin dugu horrela ikusi, Leioako herritar askori irtenbiderik ematen ez zaiela onartzean.

Avanzadaren lurperatzea izan beharko litzateke herritarren beharrei erantzun behar dien administrazio baten lehentasun osoa, are gehiago osasunari eta ingurumenari lotutako gaiak direnean. Argi dago bere lehentasunak urte hauetan guztietan beste batzuk izan direla, hala nola Supersurra edo orain urazpitik pasako dan autobidea, ez dezagun ahaztu, Avanzadarekin lotuko duena.

“Diputazioaren proiektua baliozkotzat jotzea edo konponbide oso exigitzeko udal-batasuna erabiltzea”

Egoera horren aurrean, bi aukera daude. Lehenengoa, proiektu hau onartzea eta baliozkotzat jotzea, guztiok betiko kondenatuko dituena, ala bigarrena, udal-batasuna erabiltzea, Udaletik eta alderdi politiko guztietatik hasita, Leioako elkarte, plataforma, talde eta herritar guztiok jarraituta, proiektu hau erabat atzera bota eta konponbide osoa eskatzeko, hau da, BI-637 errepidea Leioatik igarotzean osorik lurperatzea.

Plataforma honek argi dauka, eta hala jakinarazi dugu lehen egunetik. Proiektu honen aurkezpenak orain arte iragarritakoa erakutsi besterik ez du egin. Ez dugu gure aldarrikapenean atzera egingo. Leioako herriak nahi duen tokiraino egin eta iritsiko gara, eta horretarako beharrezkoa da guztion laguntza, parte-hartzea eta konpromisoa eta hala eskatzen dugu, zatiketarik, bandera-gerrarik eta kolorerik gabe, ezertara eramaten ez gaituen jarrerak eta plataforma honek saihestuko dituenak, hasieratik erakutsi dugun bezala.

Horregatik, plataforma honetatik beti jarri gara harremanetan inplikatutako eragile guztiekin, alderdi politikoak, auzo-elkarteak, Leioako taldeak eta abar, batzeko asmo bakarrarekin.

Argitaratze honen aurrean, gure lehen urratsa Udalean talde politiko guztiak batzea eskatzea izango da. EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Alderdi Popularra Avanzada erabat lurperatzearen alde agertu ziren. PSEren, EAJren eta Gobernu Taldearen aldetik, nahiz eta lurperatze osoaren alde egon, proiektua ezagutu arte ez zuten jarrerarik hartu.

Plataforma honetan uste dugu badakitela proiektua norainokoa den, eta, horregatik, aldarrikapen horrekin bat egitea eskatzen dugu, udalerri osoari irtenbidea emango dion asmo handiagoko proiektu bat lortzeko. Alderdi politiko guztiek urteetan zehar defendatu duten eskakizuna eta aldarrikapena, baita udaletxean aho batez adostutako akordioekin ere.

Hala egingo dutela uste dugu, eta hala izatea espero dugu, ez plataforma honi babesa emateagatik, baizik eta Leioako herritarron defentsan urteetan zehar hartutako konpromisoak babestu eta defendatzeagatik, orain aurkeztutako proiektua ez baita batere egokitzen Leioak eta bertako biztanleok dugun benetako beharrari.

Horretarako lan egiteko eta guztion inplikazioa lortzeko garaia da. Gero beranduegi izango da. Plataforma honek leioaztar guztien interesak defendatzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak aurrera eramaten jarraituko du. Gure herriarentzat, gure etorkizunerako eta gure seme-alabentzat bidezkoena eta beharrekoena dena aldarrikatzen jarraitzeko guztion laguntza behar da.

Orain da garaia.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude