Leioa Bizigarri: “Exigimos respeto y diálogo social”

Atzo goizean, Kultur Leioan, 2023–2027 agintaldirako udala eratzeko Osoko Bilkura egin zen. Leioa Bizigarrik bertan parte hartu nahi izan du eta, horregatik, elkarretaratzea egin dugu gure eskaerak aldarrikatzeko eta udal gobernu berriak horiek aintzat har ditzan.

Alde batetik, garrantzi handiko proiektuez ari gara, biztanleriaren zati handi bat asetzen ez dutenak, eta, gure ustez, Leioako interes orokorra ere ez. Bestalde, auzoen eskaerei erantzutea, etsi-etsian eskatzen ari baitira udalak premiaz bila ditzala beren arazoen konponbideak, eta horrela auzoetako bizitza duintzea behin betiko.

Atzoko elkarretaratzea udal-gobernuaren talde berriari arreta emateko deia da; izan ere, talde hori da herritarren eskaerei eta auzo-arazoei erantzun behar diena eta erantzuteko betebeharra duena. Ez du balio interes orokorreko gaiei uko egiteak, eta errespetua zein elkarrizketa soziala eskatzen ditugu leioaztar guztien interesak defendatzeko Leioako biztaleak diren eta udalaren esku-hartzea eskatzen duten horiekin.

Leioa Bizigarri topagunea eta bertako kideak gai horiei guztiei heltzeko elkarrizketarako eta negoziaziorako mahai bat sortzeko prest gaude, eta, horregatik, udal gobernu berriari dei egiten diogu proposamen hori errealitate bihur dadin, herritarren partaidetzarako politikak bultzatuz, euren alderdietako hauteskunde-programetan iragarri duten bezalaxe.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude