Leioako trileroak

SOS Kurkudi! Plataforma

Atzo, uztailak 13, jakinarazpen ofizialik gabe, jakin dugu Leioako Udalak joan den astean bidali ziola domingotarren proiektuaren espedientea EAEKABari (Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea).

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak hiru hilabete ditu txostena egiteko, eta aldekoa izanez gero, EAJk eta PSEk euren esku izango dute Kurkudi mendiko gune babestua salbatzea edo suntsitzea.
Denbora honetan, faltsukeria eta prozedura-irregulartasun oso larrien lekuko izan gara. Herritarrei entzungor egin nahi zaie, eta haien isiltasunarekin arrazoiaren argudioak zapaldu nahi dira.
Atzo baratzeak baino ez direla esaten zuten lekuan (ikusi 2020-11-26ko osoko bilkurako bideoa), gaur egun Leioako Turismo Planean ondare, turismo, parke, begiratoki eta abarreko gune interesgarriak direla diote.
Artatza kaletik oinez erraz joan ahal izango zela esaten zuten tokian, orain garraiobide ia bakarra autoa izango dela eta egunean 6.000 ibilgailu inguru egongo direla diote.
Ingurumenean edo paisaian eraginik izango ez zela zioten lekuetan, Diputazioak dio Kurkudi mendi-hegal osoa paisaia-hauskortasun handikoa edo oso handikoa dela (BFAko paisaiaren katalogoa, 2020ko maiatzekoa)
Parte hartzeko eredu direla diote. Baina, Aholku Batzordeko Kontseiluan, elkarte guztiak abstenitu egin ziren informazio faltagatik.
Erreakzionatzeko ordua da, zuk ere egin dezakezu zure keinu txikia ingurune naturalaren defentsan:
1. Jarri kartel bat zure leihoan: SOS Kurkudi!
2. Zabaldu gure post edo oharrak sareetan.

3. Jarrai iezaguzu eta lagundu Sos Kurkudi! Plataformari.


Info +

SOS Kurkudi Plataforma  www.soskurkudi.org
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude