Patriaren ideia zaharra gainditu eta, inor atzean utzi gabe, bizitza erdian jartzen duen herrialdea eraikitzeko Aberri Eguna

AHAL DUGU/PODEMOS

Europako herririk zaharrenetako bat gara. Betidanik izendatu dugu geure burua Euskal Herria, hots, ”herria”, jendea. lnoiz ez dugu behar izan ”patria” hitza komunitate sentitzeko. Patriak jatorri latindarra dauka: aitaren lurra. Neologismo bat asmatu behar izan zen euskaraz hitz hori gurera ekartzeko: ”aberri”. Guk, betidanik ulertu garen modu berean ulertzen dugu gure burua, eta aberriak ”herria” izaten jarraitzen du: jendea.

Pandemia eta krisia zabaldu diren une hauetan, geure burua berriro pentsatzeko aukera dugu, geure burua birpentsatzeko aukera dugu, zaintzak defendatzeko eta bizitza erdian jartzeko beharra bereziki kontuan hartuta. lkuspegi feminista eta ekologista horretan oinarrituta, ”patria” berriro definitu beharko litzateke, herrestan eramaten gaituen tradizio paternalista, baztertzailea eta borrokalaria kentzeko eta elkarren artean babesten eta zaintzen diren pertsonen komunitatearen ideiarekin ordezkatu. Patriaren ikuspegi berri horretan -hobe matria izendatzen badugu-, ”patriotismoak” ez luke ekarriko nork bere  burua inori kontrajarrita definitu behar izatea, eta ez litzateke abertzaleagoa izango bere burua bandera batekin estaltzen duena edo mugak aldarrikatzen dituena, baizik eta komunitatea gehien zaintzen duena, komunitateari ekarpen gehien egiten diona, eta gainerako pertsonei gehien laguntzen diena.

Jendearentzat eta jendearekin herrialde bat eraikitzearen aldeko jarrera horretan oinarrituta, jatorri eta historiatik haratago guztiontzako  gizarte-eskubideak  eta berdintasuna aldarrikatzen dituzten pertsona desberdinen komunitate gisa defendatu dugu aberria, ”patria”.

Eta gaur, Aberri Egunaren ospakizuna, inoiz baino gehiago, jendearekin dago lotuta, hain zuzen ere Covid-19aren krisi honetan gure hiritarren elkartasuna eta anaitasuna/aizpatasuna egunero ikusten ari garelako askotariko babes- eta laguntza-keinuen bitartez. Horren adibide argia dira Euskadiko ehunka herritan zabaldu diren auzokideen elkartasun-sareak, auzoko adineko pertsonei eta behar duen pertsona orori laguntzeko. Pertsona horiekin bat egin nahi dugu. Pertsona horiekin eraiki nahi dugu etorkizunera begiratzen duen Euskadi bat, batera erabakitzeko aukerarekin.

Deialdi bat egin nahi dugu jendea leiho eta balkoietara atera dadin igande honetan, egunero bezala txalo egitera, eta irrintzi batekin aldarrikatzera pertsona guztiak, edozein dela kolorea, erlijioa, generoa eta jatorria, elkarrekin eraikitzen jarraitzeko  ezinbesteko hiritar garrantzitsuak direla ulertzen duen ”aberria” egunero posible egiten dutenenalde.

Gure amaren etxea zainduko dugu!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude