Pintada faxisten aurrean

EH Bildu Leioa

Lamiako auzoan eta gure eskualdeko beste udalerri batzuetan agertu diren pintada faxisten aurrean, Leioako Udalak:

  • Irmoki salatu eta arbuiatzen ditu Lamiakon, Erandion eta Getxon agertu diren euskararen, emakumeen eta gure herriaren izaera eta  eskubideen aurkako pintada faxistak.
  • Bide beretik, abertzaleen aurkako mota ezberdinetako mehatxu larriak ere salatzen ditu.
  • Bestalde, ezin aipatu gabe utzi pintada ezberdinetan egindako estatu-kolpearen, kolpisteen eta diktaduraren apologia.
  • Horregatik, Uztailak 18 taldearen atzean izkutatzen direnak ikertzea eta pintada horietan deliturik ote dagoen aztertzeko Fiskaltzari eskaera egiteko konpromisoa hartzen du.
  • Azkenik, leioaztarrei, balore demokratikoak, aukera eta proiektu politiko demokratiko oro eta gure herriaren oraina eta etorkizuna bide demokratikoetatik defendatzeko eta erabakitzeko duen eskubidearen alde lan egitera dei egiten diegu.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude