20.000 lagun baino gehiago bildu ziren Leioako Umore Azokan

Umore Azoka Leioa amaiera eman dio XXI. edizioari, “bai ikuskizunak ikustera joan direnei, bai konpainiei dagokienez ekitaldi honen indarra eta erakargarritasuna berretsi duten” bertaratzeari eta parte-hartzeari buruzko zifrekin, Iban Rodríguez alkateak adierazi duenez. Horrela, 20.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira ostegunetik, hilak 16, igandera, hilak 19, egindako 94 emanaldietara (100 zeuden aurreikusita, baina bi konpainiak euren emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten eguraldiarengatik), eta horrek “arrakasta izugarria erakusten du, pandemiaren ondorioz hartu behar izan ditugun ezohiko segurtasun-neurriak eta baldintzak kontuan izanda”, esan du herriko alkateak.

Gorabeheren atalean, ostiral gauean euria egin izanak, 6 emanaldi bertan behera utzi behar izatea eta larunbatean aire zabaleko kokalekuak aldatu behar izatea ekarri zuen. “Aldaketak azkar eta malgutasunez egin ahal izan ziren, aurretik hartutako neurriei esker; besteak beste, karpak zeuden jarrita udalerriko hainbat lekutan, pandemiak eragindako edukiera mugak modu eraginkorragoan kudeatzeko”, gogorarazi du Rodriguezek.

Antolatzaileek, bestalde, agerian utzi gura izan dute jende asko bertaratu dela egun guztietan, edukiera murriztuta egon arren, batez beste 300 pertsona bilduz espazio zabalenetan. Horrela, Umore Azokaren arduradunek bertaratutakoen laguntza eskertu dute, espazioetara sartzeko ezarritako arauak modu “eredugarrian” bete dituztelako. Neurri horien artean zeuden musukoa erabiltzea, eskuak desinfektatzea, iritsiera-ordenaren arabera esleitutako eserlekua hartzea, eta bereizitako lekuetatik sartzea eta irtetea.

Azoka topagune eta merkatu profesional gisa hartuta, ikuskizunak kontratatzeko ia 200 programatzaile eta arduradun egon dira Leioan, eta horrek, Umore Azokak kaleko artistentzako jarduera profesionalaren eragile eta dinamizatzaile gisa duen garrantzia adierazten du. Ildo horretan, Portugalgo Kaleko Arteen arloko zuzendarien eta banatzaileen ordezkaritza bat egon izana nabarmendu du.

Guztira, 39 konpainiak hartu dute parte aurtengo edizioan –horietatik 22 euskaldunak–, eta 94 emanaldi egin dituzte udalerriko 10 puntutan. “Erronka hori ondo bete dugu, eta ia atsedenik hartu barik, hurrengo edizioan lanean hasiko gara. Espero dezagun behin betiko normaltasunera itzultzea ekarriko duen edizioa izatea”, esan du amaitzeko alkateak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude