“Ainbo, Amazoniako cerraría”, Kultur Leioan

Moana eta Frozen bezala, Ainbo, Amazoniako gerraria heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean.

Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko.

Ainbo heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.


Laburrean

Jatorrizko izenburua  Ainbo, Spirit of the Amazon

Urtea  2021

Iraupena   90′

Herrialdea  Perú

Zuzendaria  Jose Zelada, Richard Claus

Gidoia  Richard Claus, Brian Cleveland, Jason Cleveland, Larry Wilson. Historia: Jose Zelada

Musika   Vidjay Beerepoot

Argazkia  Animazioa

Aktoreak  Animazioa

Produkzioa  Perú-Herbeheretako-AEB koprodukzioa I  Cinema Management Group, Tunche Films.

Banaketa  BIM Distribuzione, First Run, Front Row Filmed Entertainment,

Generoa  Animazioa

Sariak  2022  Premios Platino  Animazioko pelikula onenaren sarian hautagaia

Hizkuntza  Euskera

Lekua  Kultur Leioaren Auditorium

Egunak  Apirilaren 9 (larunbata) eta 10 (Igandea)

Ordua  17:30ean

Sarrera  4 €


Ainbo, Amazoniako gerraria pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.