Anne Etchegoyen Kultur Leioan aurkeztuko du bere azken diskoa ostiralean

Leioako ikuslegoak ezagutzen du Anne Etchegoyen, Iparraldeko kantaria. Bere musikarekin, herrialde askotako publikoari zirrara eragitea eta kutsatzea lortu du. Horren lekuko ditugu bere arrakastaren zenbait datu: 70.000 diskotik gora saldu ditu; urrezko disko bat lortu du; eta Mikel Laboaren “Txoria txori” abestiaz egindako bertsioak milioi bat bisitatik gora jaso ditu.

Kultur Leioak Anne Etchegoyen jasoko du berriro, emakumeak euskal gizartean duen eta betidanik izan duen lekua erreibindikatzen duen proiektu berriarekin. “Etxeko anderearen” erreferentzia betidanik egon da hor.

“Emakumea ohoratzeko ikuspegi freskoa erakusten du” Etxegoienek Leioako Udalaren Kultur sailetik adierazi dutenez, agertokian lau abeslari profesionalez (20 eta 35 urte bitartekoak) osaturiko euskal abesbatza gazte batez lagundurik. Berak sortutako abestiez gain, orain arte gizonek abesten zituzten euskal abesti tradizionalak ere interpreta­tzen ditu, baina moldaketa berriekin. Leioan aurkeztuko duen proiektu berri honetan, entzungai izango ditugu, besteak beste, “Boga Boga”, “Mendian gora haritza” eta berriagoa den “Askatasunera” kantak.

Ikuskizuna irailaren 27an, ostiralez, izango da, Kultur Leioaren Auditoriumean, gaueko 21:00etatik aurrera. Sarrerak 14 € balio du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude