Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko epea

Udaleko Kultura Sailak arte, artisautza eta sormen tailerrak antolatu ditu berriro. Gaur, irailak 8, ireki da izena emateko epea eta ostiralera arte, Irailak 11, egongo da zabalik, goizez 9: 00etatik 14: 00etara Kultur Leioan eta Gaztelubideko udal bulegoan.

Oraingo honetan, epeak berberak izango dira leioaztarrentzat eta gainerakoentzat, baina Leioan erroldatutakoek lehentasuna izango dute plaza bat lortzeko orduan. Eskolen iraupena murriztu egin da, eta bertaratutakoen gehieneko kopurua ere bai, prebentzio-neurri gisa.

Tailerrak irailaren 28ko astean hasiko dira ematen.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude