Aterpe Leioa Gazteguneko ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Aterpe Leioa Gazteguneak apirileko-ekainerako prestatu dituen tailer eta ikastaroen izena emate epea irekita dago, apirilaren 17ra arte. Jarduerak “14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta”, udalaren iturrien arabera.

Gazteguneak leioaztar gazteenentzako zuzendutako ikastaro eta tailerrak perkusioa, lehen sorospenak + KDSA eta adimen emozionalaren ingurukoak dira.

Bestalde, Liburuaren Eguna ospatzeko bi ekintza antolatu ditu: liburu bat aurkitu dut eta Té Cuento. Erakusketak ere izango dira hiruhileko honetan: Liburuaren Eguna, San Juan jaietako kartel lehiaketa 2018 eta San Juan jaietako zapi lehiaketa 2018 izenekoak.

Horrezaz gain, ostegunero, Leihosex doako zerbitzua 16:30etik 18:00etara irekita egongo da.

Eta, aurrekoez aparte, Gaztelekuak beste ekintza hauek antolatu ditu: sukaldaritza tailerra, dardo txapelketa, mini ginkana, makilajea, Just Dance, Fifa’18, txapak, ping pong, txapelen kustomizazioa, owiinpiadak, tatoo tailerra.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude