‘Barikuetan jai’ bihar bueltatuko da

Ostiral honetan bueltan izango da Barikuetan jai programa. Beti bezala arratsaldeko 17:30ean izango da. Eguraldiak laguntzen badu Kultur Leioako aterpean izango da, bestela Kultur Leioako 5. solairuan. Aste honetan Ozeania herrialdeko hainbat ohitura eta ezaugarri ezagutuko dituzte gure txikiek.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako Barikuetan jai programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.