Aurreko urteetako baino parte hartze nabarmen txikiagoa aurtengo txapelketan
Aurreko egunetako euri jasek eta txapelketa egunerako iragarpenek parte hartze handiagoa egon zedin ez bazuten lagundu ere, egun honetako ohiko giro onean ospatu da Ondiz auzoko jaietako Bakailao Txapelketa.
Lehenengo orduak txistularien kalejirak alaitu zituen. Eta goiz osoan zehar Leioako Gure Esku Dago taldeko kideak azaroaren 5ean burutuko den herri galdeketaren inguruko informazioa banatzen egon ziren.
Ordu bi eta erdirako, hamasei kazola izen ziren aurkeztu zirenak txapelketara eta, aurreko urteekin alderatuta, ezberdintasun nabarmenak egon ziren sarietan. Kazolaren bat edo beste ezik, ia guztiak herriko lagun koadrilek aurkeztu zituzten.
Sari banaketan, lehenengo hiruak honako koadrila hauek jaso zituzten: hirugarren sariak ‘Gure esku dago’ izeneko koadrilak irabazi zuen; bigarrenak ….. koadrilak eta lehenengoak …. koadrilak.
Sari banaketaren ostean, Alaiki taldeak girotutako erromeriak bukaera eman zien Ondizeko Jaiei.